Arespalditzan gizarte etxe berria egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko ira. 23a, 11:11

Gizarte etxe berri bat egingo dute Arespalditzan, "El ferial" ezizenez ezagunagoa den eraikinean. Hots, herriko kontzeju etxean. Aurreikuspenek obrak hamar hilabeteetan bukatuta egongo direla diote.

Bi pisu

Gizarte etxe berri bat egingo dute Arespalditzan, "El ferial" ezizenez ezagunagoa den eraikinean. Hots, herriko kontzeju etxean. Aurreikuspenek obrak hamar hilabeteetan bukatuta egongo direla diote.

Bi pisu

Eraikinak bi pisu izango ditu: sotoa eta lehenengo solairua. Sotoan biltokia, komunak, ekitaldiak egiteko aretoa, artxiboa...  egokituko dituzte. Baita funtzionamendu eta baldintza egokiak bermatzeko berogailu sistema kudeatzeko gela ere.  Lehenengo pisuan, berriz, aisialdirako gela bat, bilerak egiteko tokia eta kontzejuko lehendakariaren bulegoa jarriko dituzte. 

Arespalditzako Kontzejuko lehendakariaren esanetan, Gizarte etxe berrian ekitaldi eta erakusketa ezberdinak antolatuko dituzte. Edo, hori dute behintzat asmo. Lanak datorren urterako egongo dira bukatuta. Gastuei aurre egiteko Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak jaso dituzte. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide