Aiarako osasuna eta ongizatea hobetzeko Foro Soziosanitarioa sortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko ira. 24a, 08:31

Aiara Oinez” ekimenaren bidez Foro Soziosanitarioa aurkeztuko dute gaur 19:00etan Luiaondon. Proiektuaren helburua herritarren parte-hartzea lortzea da, Aiarako osasunaren inguruan eztabaidatu eta komunitatearen bizi-kalitatea hobetzeko. Ostiralean 19:00etan Etxaurreneko ikastolan egingo dute bigarren aurkezpena.

Aiara Oinez” ekimenaren bidez Foro Soziosanitarioa aurkeztuko dute gaur 19:00etan Luiaondon. Proiektuaren helburua herritarren parte-hartzea lortzea da, Aiarako osasunaren inguruan eztabaidatu eta komunitatearen bizi-kalitatea hobetzeko. Ostiralean 19:00etan Etxaurreneko ikastolan egingo dute bigarren aurkezpena.

Ekimena herritarrek sustatu dute. Horietako bat da Roberto Gonzalez medikua: “Osasunean eragiten duten faktoreak ez dira sanitarioak bakarrik, bzi ohiturekin zerikusi handia dute”. Horregatik, norbanako, elkarte eta agente ezberdinak batuko dituen foroa osatzea erabaki dute: “Komunitate osasuntsu batek beti lagunduko du norbanakoaren osasun egoera hobetzen. Horretarako hitzaldiak, kirol ekintzak, erretzeari uzteko ikastaroak... antolatzen badira komunitate osoa izango da onuradun”, zehaztu du.

Horretarako, lehendabizi, interesa duten pertsonak biltzeari ekin diote: “Osasun komunitarioa norberaren inplikazioaren araberakoa da. Aginduetara mugatzen den komunitate bateko jendartea gaixoa izango da”. Gonzalezen esanetan, denek lagun dezakete: “kazetari batek informazioa zabaltzen, farmazeutikoak Aiarako ekintzen berri emanez, apaizak gaixoak bisitatzena adinari egokitutako kirol jarduerak gomendatzen.... Edozein pertsonaren, elkarteren edo udalaren ekimen txikiena ere onartua eta eskertua izango da”. Proiektua abiatzeko beste leku batzuetako esperientziak baliatu dituzte.

Lehendabiziko pausua Aiarako diagnostikoa egitea izango da, heriotzen zergatiak kezagutzeko. Informazioa bildu eta zabaltzeko webgune bat sortuko dute. Eta, ondoren, Aiarako beharrei erantzuteko ekintzak planteatu. Bestalde, udazkenean zehar, emakumea eta osasuna ardatz izango dituen jardunaldiak egingo dituztela ere aurreratu dute. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide