"Duatloiaren ibilbideak 37 kilometro izango ditu eta %36 aldapa da"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko ira. 17a, 11:20

MANU GARCIA (Urduña) igandean egingo den Urduñako bigarren mendi duatloia antolatzen aritu da. Proba Euskal Herriko zirkuituaren barruan sartuta dago eta 10:30ean abiatuko da Foru plazatik.

Urduñako bigarren duatloia egingo duzue irailaren 21ean. Nolakoa izango da? 

MANU GARCIA (Urduña) igandean egingo den Urduñako bigarren mendi duatloia antolatzen aritu da. Proba Euskal Herriko zirkuituaren barruan sartuta dago eta 10:30ean abiatuko da Foru plazatik.

Urduñako bigarren duatloia egingo duzue irailaren 21ean. Nolakoa izango da? 

Urduñako aurtengo proba zirkuituaren luzeena eta gogorrena izango da. Proba euskal herriko zirkuito barruan dago, berez puntugarria da euskal herriko zirkuitura. Iazkoarekin alderatuz oso ezberdina izango da, aurten luzeraz ia 37 km ditu, desnibela positiboa + 1000 tik gorakoa da eta ibilbidearen %36 aldapa da. Proba osoa 2 ordutik gora izango da guztientzako, lasterketak jarriko du bakoitza bere tokian.

Zeintzuk izango dira zure ustez ibilbidearen une gogor eta errazenak?

Hori partetzailengandik entzun nahiko genuke.

Nori zuzendutako proba da? Edonork har lezake parte? 

Euskal Herriko mendi duatloia duen helburua kirol hau ezagutzea eta praktikatzea da. Edozeinek parte hartu ahal izango du, profesionalek edo herritarrek, emakumeek edo gizonek, gazteek edo nagusiek... Ez da berezitasunik egingo, probak jartzen du bakoitza bere lekuan. Sariei dagokienean bai emakume eta bai gizonezkoetan sub 23, elite eta master 40 kategoriak egongo dira. Jendearen parteahartzea errazteko, ez da baldintza bezala federatua izatea jarriko. Antolakuntzak jarriko ditu segurupean partehartzaile guztiak. 

Euskal Herriko Mendi Duatloiko zirkuituaren baitan dago lasterketa. Parte hartze handia espero da? 

Iaz baino jende gehio partehartzea espero dugu, horretarako egon gara lanean. Aurten errelebo modalitatea prestatu dugu eskualdeko korrikalariak eta txirrindulariak parte hartzeko. Izena emateko aurrez www.mendiduatloia.com webgunean egongo da aukera, eta egunean bertan Foru Plazan.

Lasterketa antolatzen Urduñako elkarte eta herritar asko aritu zarete. Kirol honekiko zaletasuna indartzen ari da Aiaraldean? 

2011an atera zen duatloaren ideia,  parte hartzearen dinamikaren barruan. Kirol elkarte ezberdinen artean aukera hau zegoela planteatu zen. Elkartu, baloratu eta bueltak batzuk eeman ostean 2013an egin zen lehengo lasterketa. Zaletasunari dagokionez Urduñan duatloian parte hartzeko ohiturarik ez da egon, korrika eta txirrindulan aritzen diren pertsonak daude. Horren adibide dira antolakuntza lanetan aritu diren elkarteak: Urduñako txirrindulari elkartea, Gualdetxu mountain bike taldea, udala, herriko jendea ezberdina... Argi ikusten da honen nahasketa izan dela. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide