“Gauak egiten du Urduña Hiria bizikleta martxa berezi”

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko mai. 15a, 08:00

 

MANU GARCIA Gualdetxu MBT taldeko kidea da. Larunbatean, “Urduña Hiria” bigarren gaueko bizikleta martxa egingo dute.

 Bigarrenez antolatu duzue "Urduña Hiria" gaueko bizikleta martxa. Iazko emaitzarekin pozik?

 

MANU GARCIA (Urduña, 19XX) Gualdetxu MBT taldeko kidea da. Larunbatean, “Urduña Hiria” bigarren gaueko bizikleta martxa egingo dute.

 Bigarrenez antolatu duzue "Urduña Hiria" gaueko bizikleta martxa. Iazko emaitzarekin pozik?

Iazko emaitzak utzitako sentsazioak oso positiboak izan ziren, parte hartu zuten 130 lagunak oso pozik bukatu zuten martxa. Horietako askok aurten ere izena eman dute.

 

Zein da ekimenaren helburua?

Helburu nagusia Urduña ezagutaraztea da. BTT mailan erreferentzia izatea nahi dugu. Horretarako proiektu ezberdinak ditugu.

 

Zein ezaugarri izango ditu aurtengo ibilbideak?

Bidea praktikoki iazko berdina da, baina frogaren hainbat gauza hobetu nahi izan ditugu: jakinarazpen seinaleak, bizikletak garbitzeko puntuak, barbakoa eta oraindik pendiente geratu zaigun zer edo zer.

 

Zerk egiten du martxa berezi?

Gauak. Eguneko frogak astebururo egiten dira ia-ia. Bideak zeharkatzen dituen paisaiak argi frontalarekin izugarriak dira. Eta, Otxomaio jaietan ospatzen dela.

 

Partaideek zer hartu behar dute kontuan? 

Bereziki beraien segurtasunagatik beharrezko materiala ekarri beharko dute: argi frontala, atzeko argia eta buruko kaskoa. Jakina, horretaz gain, oso garrantzitsua da seinaleei eta antolakuntzako kideei kasu egitea. Ez dago lehiaketarik, horregatik, disfrutatzeko esperientzia bat da.

 

Izen-emateari dagokionez non eta nola egin behar da? Dagoeneko zenbat dortsal banatu dituzue?

Inskripzioa gualdetxumbt.com webgunearen bidez egin liteke, edo egunean bertan. Partaideen muga 200 lagunekoa da.

 

Zenbat denbora egon zarete ibilaldia prestatzen? 

Jendeak uste duena baino askoz gehiago. Sare sozialetako argitalpenak, materialaren erosketa, kartelak eta dortsalak egitea, ibilbidearen prestaketa... Era batean edo bestea klubeko kide guztiak aritu gara lanean. Horretaz gain, froga egunean pertsona asko ariko gara lanean. Uste dut 50 lagun baino gehiago egongo garela maiatzaren 17an martxarako lanean. Ildo bertik, babesle guztiei eskerrak eman nahiko genizkieke. Soniari aurtengo kartela egiteagatik, eta Iñakiri emandako laguntzagatik.

 

Gualdetxu MBT talde bezala ere ibilaldiak antolatzen dituzue, ezta?

Bai, igandero 9:00etan irteera bat egiten dugu hemengo inguruetatik. Asmoa hilean behin ibilaldi berezi bat egitea da. KDD hauek zaletu guztientzako egiten ditugu, beraz, edonor dago gonbidatua mountanbike hartu eta gurekin goizpasa egitera. Emakumeren batek “izotza hautsi” eta klubean sartzea espero dugu! Informazio guztia gure facebookean, twitterrean eta gualdetxumbt.com webgunean dago. Gurekin harremanetan jartzeko gualdetxumbt@gmail.com posta elektronikoa ere eskura duzue.

 Ez ditugu frogak bakarrik antolatzen, beste martxa batzuetan ere parte hartzen dugu. Duela urte askotik klubeko hainbat kidek EuskadiXtreme proban parte hartzen dute. Aurten, lehenbiziko aldiz Monegroetako maratoian parte hartu dugu. Bertaratu ziren 1.200 klubetatik txirrindulari gehien izan zituen 25.taldea izan ginen.

 

Aurrera begira, baduzue beste erronkarik buruan?

Beti dago klubeko kideren bat buruan proiektuak dituena. Gure helburu nagusia “Urduña, infierno a golpe de peldal” izeneko ibilbideen gida bat osatzea da. Urduñan hasi eta bukatzen diren zeharkaldi oso gogorrak dira. Momentuz, aurkezpen bideoak egiten ari gara, track-ak (pistak) grabatzen eta triptikoak sortzen. Oso lan baliagarria da, denbora asko ari zaigu horretan joaten. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide