aiaraldea.eus

"Kamara aurrean agertzea baino nahiago dut erromesa izatea"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

JOSEAN MENDIBIL (1968, Amurrio) Apdemako kidea da. Santiagoko bidea oinez egin eta “Hobetzeko bidea” dokumentalarekin Gasteizko lehiaketa irabazi dute. 

Santiagoko bidea egin duzue. Noiz?
Abuztuaren 18tik 24ra joan ginen oinez. Aurtengoa azken etapa izan da, Galizia aldekoa. Nire ustez, garestiena. Gure bidaiaren dokumental bat grabatu genuen eta Gasteizko udaleko lehiaketa batera aurkeztu genuen. Aurkeztu ziren film laburren artean gurea atera zen garaile!

JOSEAN MENDIBIL (1968, Amurrio) Apdemako kidea da. Santiagoko bidea oinez egin eta “Hobetzeko bidea” dokumentalarekin Gasteizko lehiaketa irabazi dute. 

Santiagoko bidea egin duzue. Noiz?
Abuztuaren 18tik 24ra joan ginen oinez. Aurtengoa azken etapa izan da, Galizia aldekoa. Nire ustez, garestiena. Gure bidaiaren dokumental bat grabatu genuen eta Gasteizko udaleko lehiaketa batera aurkeztu genuen. Aurkeztu ziren film laburren artean gurea atera zen garaile!

Bidaiari ala aktore izatea, zer duzu nahiago?
Erromes izatea. Niri kamaretan eta lekuetan agertzea ez zait gustatzen. Niri animatzea gustatzen zait, oso alaia naiz eta kantuan joaten naiz. Bururatzen zaidan edozein abesti kantatzen nuen!

Autograforik sinatu duzue jada?
Ez, baina esker eta aitortza asko izan ditugu.Film laburra ikusi ostean jende askok geratu gaitu kaletik! Amurrioko antzokian jende pila bat hurbildu zen dokumentala ikustera, asko harritu ginen.

Herria poltsikoan duzue, beraz!
Oso pozik daude, eta beti dago jendea gu laguntzeko.
Apdemara bolondres asko datoz, eta atea irekita dagoenean jendea sartzen da. Errege Egunean, loteria saltzean, inauterietan… jende asko hurbiltzen zaigu. Baita tabernetan partidak ikusten gaudenean ere.

Txoritxo batek esan dit idazten ere aritzen zarela…
Nik eskuz idazten dut, anaiari bidaltzen dizkiot ordenagailura pasatzeko gero, hemen ez dugu eta! Bihar gaur egiten ari garen elkarrizketaz idatzi behar dut.

Zer gustatzen zaizu egitea?
Pertsona normalen gustuak: Athletic eta Amurrioko futbol partidak ikustera joaten naiz. Niri kirola ikusteko gustatzen zait. Santiagoko bidea 2005ean hasi genuen 11 pertsonak, Lizarrako ostatu batean egon ginen oinezkoei harrera egiten. Orduan, oinezko izateko ideia sartu zitzaigun buruan, eta hurrengo urtean hasi genuen bidea! Urtero etapa bat egin dugu; zazpi guztira. Gehien ibili ginen egunean 27 kilometro egin genituen, eta gutxien 19! Bidea osorik Amurrioko hiruk egin dugu, beste batzuk tarteka egin dute: lana, oporrak…

Aurrera begira, baduzu beste abenturarik buruan?
Euskal Herriko kostaldea oinez egin nahi dugu orain. Oraindik ez dugu planifikatu, horretarako
proiektua egin eta borrokatu egin beharko dugu!

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Javier Cuadra Erantzuna | #1

Guztizko errespetuaz diot, bai baitakit gai zailak direla eta nahiko lan dugula guztiok horrelakoak zuzen, egoki eta "behar den bezala" erabiltzen, baina inork ezer esan ez duenez, neu esaten ausartuko naiz... Joseanen gaisotasuna, oso oker ez banago, ez da Downen sindromea.

Izar, benetan dirautsut guztiz hobe beharrez diodala eta ahalik-eta asmorik hoberenean beti, baina hori egiaztatzeko eskatuko nizuke, mesedez.

Ni oker banago, bertatik eskatzen dizuet barkamena, eta behar bestetan eskatuko nizueke aurrera ere, eta lehena Joseani.

Egiazta ezazue hori, mesedez. Zuzena bada, barkatu...
Eta okerra bada, zuzentzea merezi duelakoan nago.
Ondo izan.

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya Erantzuna | #2

Egun on Javier!

Lehenik eta behin eskerrak eman behar dizkizut egindako ekarpenagatik. Apdemako kide batekin eta Joseanekin egin nuen elkarrizketa eta testuaren berrikuspena zitan bertan. Zure galdera konprobatzeko haiekin harremanetan jarri naiz eta arrazoia duzu, Joseanek ez duela Down Sindromea esan didate, beste gaixotasun bat baizik. Haiekin hitz egin dut barkamena eskatzeko, eta edukia zuzendu. Mila esker Aiaraldea Komunikazio Leihoaren beste aldean egoteagatik eta ondo izan;)

Erabiltzailearen aurpegia Javier Cuadra Erantzuna | #3

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa