"Mikromatxismoa egunero edozein momentutan ikusi daiteke"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko mar. 6a, 09:35

JULENE ONAINDIA GARCIAk (Laudio, 1988) mikromatxismoak aztertu ditu. Ostiralean Laudio BHI ikastetxeko gazteei hitzaldia eman zien.

Mikromatxismoen inguruan hizlari aritu zara. Zer diren labur azaltzerik bai?

JULENE ONAINDIA GARCIAk (Laudio, 1988) mikromatxismoak aztertu ditu. Ostiralean Laudio BHI ikastetxeko gazteei hitzaldia eman zien.

Mikromatxismoen inguruan hizlari aritu zara. Zer diren labur azaltzerik bai?

Mikromatxismoak gizonezkoek egunerokotasunean egiten dituzten maniobrak dira, emakumeen gainean duten boterea baieztatzeko edo defendatzeko. Izendapen gehiago ere badituzte mikromatxismoek: tirania txikia, indarkeria biguna edo leuna, pertsonen arteko terrorismoa edo geroz eta gehiago hedatzen ari den indarkeria sotila.
 
 

Praktikoki egunerokoan non edo nola detektatu litezke?

Edozein momentutan. Etxean, tabernan, ikastetxeetan, kalean, lanean, edozein lekutan.Adibide esanguratsu bat etxean semeak harrikoa egin eta amari harrikoa egin dizut esatea izan daiteke. Bikote harremanetan adibidez, hau nigatik egiten ez baduzu ez nauzula maite adieraztea. Edo, ikasgeletan, neskek hitz egiten dutenean mutilek kasurik ez egitea litzateke adibide bat. Edo gizonak  aldatuko direla behin eta berriro sinestaraztea. Zalduntasuna edo sotiltasunarekin lotutakoak: atea ireki, pasatzen uztea edo eserlekua lagatzea, zugatik kontua egitea... Egoera eta ekintza horiek guztiak ez dira zoriondu beharrekoak, ez dute emakumeon ongizatearen aldeko interesari erantzuten, baizik eta emakumeon ahultasuna eta babes beharra iraunarazten dute portzelanazko panpinak bagina bezala. Txiste edo txantxa sexualak, xantai emozionala...

 

Gazteak  zein iritzi dute botere harremanekiko?

%80ak emakumeak gizonak bikote harremanean asebete behar duela uste du, %30ak neska-mutil laguna duenean pertsona gisa errealizatu egiten dela pentsatzen du. Neska gazteen artean oso hedatuta dago oldarkorra edo agresiboagoa den mutilak erakargarritasun edo xarma gehiago duenaren ideia.

 

Maitasun erromantikoaren ideiak ba al du zerikusirik?
Bai, txikitatik ikasten dugun gauza bat da, nerabezaroan rol hauek areagotu eta gehiago markatu egiten dira. Gainera bikote harremanetan eta lagun harremanetan ere jeloskortasuna maitasunaren parte bezala defendatzea ematen da, bikotearenganako kontrola, etengabeko paternalismoa, babesteko beharra. Azken finean emakumeok gizonen zerbitzura egotea, emakumea subjektu bezala baliogabetzeko eta itotzeko.  


Zein izango da hitzaldiaren helburua?

Gazteek egunerokotasunean egiten dituzten maniobra edo ekintzak detektatzea. Neskek indarkeria egunero jasaten dutela konturatzea, eta mutilek indarkeria hori garatu egiten dutela ohartzea. Finean, autokritika egitea.

 

Ikerketak ez dira oraingoak, ez?

1991an Luis Bonino Mendez argentinarrak ikerketa egin zuen; indarkeria ikustezina bikote harremanetan.

Egoerari buelta emateko zer egin beharko litzateke?

Nik uste dut pertsona guztiok egin behar dugula aldaketa. Botere transformazio bat egon behar da, detektatu, izendatu eta salatu egin behar dira indarkeria hauek. Transformazio horrek aitorpen eta onarpen mingarrietan datza, eraldatzeko. Ziurrenik emakumeek ez dute nahiko aitortu indarkeria hori jasan dutenik, eta gizonezkoei ere kostako zaie onartzea. Analisi kritikoa egin behar dugu, bakoitzak berea. 

 Argi  utzi behar da gizonak direla indarkeria honen erantzule bakarrak eta emakumeok ez dugu zer egiterik; ezin dugu aldatu gizonek aldatu nahi ez duten hori. Bai, ordea, presionatu. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide