Aiaraldeko artistak, "Euskararen leihoak" zabaltzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2012ko abe. 19a, 11:44

"Euskararen Leihoak" ikuskizuna antolatu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Abenduaren 30ean izango da, Amurrio Antzokian 19:00etan. Udaberrian argitaratuko da ikuskizuna bilduko duen DVDa.

2010ean “Lili bana mikelentzat” ikuskizuna prestatu zuten. Bertan, eskualdeko artista ezberdinek haien lorea eskaini zioten Mikel Laboari. "Jende mordoa hurbildu zen ekitaldia ikustera Amurrioko antzokira. Ikuskizunaren harrera eta emaitza ezin hobea izan zen", gogoratu dute antolatzaileek. Horren adibide da gerora kaleratu zen “Lili bana mikelentzat” DVDa.

"Euskararen Leihoak" ikuskizuna antolatu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Abenduaren 30ean izango da, Amurrio Antzokian 19:00etan. Udaberriain argitaratuko da ikuskizuna bilduko duen DVDa.

2010ean “Lili bana mikelentzat” ikuskizuna prestatu zuten. Bertan, eskualdeko artista ezberdinek haien lorea eskaini zioten Mikel Laboari. "Jende mordoa hurbildu zen ekitaldia ikustera Amurrioko antzokira. Ikuskizunaren harrera eta emaitza ezin hobea izan zen", gogoratu dute antolatzaileek. Horren adibide da gerora kaleratu zen “Lili bana mikelentzat” DVDa.

Oraingoan, aldiz, euskarari leihoak zabaldu dizkioten aiaraldearrak taularatzera datoz. Ekimenak helburu bikoitza du. Batetik, eskualdeko artisten lana taularatzea. Eta bestetik, berauen jarduera euskarara erakartzea. Horretarako, Aiaraldeko artista ezberdinekin elkarlanean aritu dira. Guztira, 50 laguneko taldea ariko da taularen alde batetik bestera. 

Arteak nahastuz

Antolatzaileen esanetan "Euskararen leihoak” ikuskizunak artearen espresiobideen nahasketan datza. Musika, antzerkia, dantza, pintura, zinema eta literatura bidez entzulea errealitatearen ikusle eta parte aktibo bilakatu nahi dute.

Ekitaldian eskualde osoko artistek hartuko dute parte, baita hainbat herritarrek ere. Sarrerak hiru euro balio du. Ostirala bitarte  -abenduak 28- egongo dira salgai Urduñako eta Amurrioko kultur etxean eta Laudioko Arrañope tabernan.

 

Partaideen zerrenda

Igor Arzuaga (Laudio, piano-jotzailea dela esango nuke)

Hostara taldea (Amurrio, folk musika)

Hutsa taldea (Urduña, musika, bikote akustikoa)

Xabi Valle eta Ruben Isasi (Amurrio, musikariak)

FTF Street Band (Aiaraldea, kale musikariak)

Untzueta Dantza taldea (Laudio, euskal dantzak)

Ainize Ainhize Solaun (Amurrio, dantza garakidea)

Zaloa Sanjurjo (Laudio, dantzaria, funky eta hip-hopa )

Leire Sanjurjo (Laudio, dantzaria, funky eta hip-hopa)

Haizea Paris (Laudio,dantzaria, flamenkoa)

Ruben Gonzalez (Laudio, zapatila margolaria)

Elene Urkijo (Arrankudiaga, margolaria)

Mikel Ayllon (Laudio, idazlea)

Txemi Llano (Amurrio, argazkilaria)

Thirteen Lucid Dreems taldea (Laudio, musika)

Nahasiak taldea (Laudio, musika)

Sonia Respaldiza (Laudio, antzezlea)

Izadi Respaldiza (Laudio, antzezlea)

Txomin Egiluz (Arrankudiaga, antzezlea)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide