aiaraldea.eus

Bero eta jende uholdea nagusi Araba euskarazen

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara
Bero eta jende uholdea nagusi Araba euskarazen

Ikastolen aldeko Araba euskaraz jaiak milaka euskal herritar jaso zituen atzo Amurrion. Goizean goizetik, bero eta jende uholdea izan zen nagusi. Parke gunean gorputza freskatu asmoz zuhaitzak eta itzala izan zituzten lagun. Refor inguruetan, aldiz, suhiltzaileen kamoiek jaurtitako ura izan zuten gozamenaren laguntzaile. Izan ere, tenperaturak eta giroak goia jo zuten egun osoan zehar.

Aiaraldea.com-eko jarraipen bereziaren baitan Jonma erabiltzaileak aipatu zuenez beroari aurre egiteko, Nerbioi ibaian bainatu zen bat baino gehiago.

Ikastolen aldeko Araba euskaraz jaiak milaka euskal herritar jaso zituen atzo Amurrion. Goizean goizetik, bero eta jende uholdea izan zen nagusi. Parke gunean gorputza freskatu asmoz zuhaitzak eta itzala izan zituzten lagun. Refor inguruetan, aldiz, suhiltzaileen kamoiek jaurtitako ura izan zuten gozamenaren laguntzaile. Izan ere, tenperaturak eta giroak goia jo zuten egun osoan zehar.

Aiaraldea.com-eko jarraipen bereziaren baitan Jonma erabiltzaileak aipatu zuenez beroari aurre egiteko, Nerbioi ibaian bainatu zen bat baino gehiago. Izan ere, 10:00etatik 18:00ak arte Aiaraldea Irratia zuzeneko irratsaioa egiten aritu zen ibilbide osoan zehar. Besteak beste, Xabi Igoa, Ainhoa Comas eta Julen Eizagirre bertsolariak aritu ziren irratitik kantari. Aurtengo Araba euskarazek Erramun Martikorena eta Jon Larrinaga omendu ditu. Hala, nola Martikorena hala Amaia Larrinagak bizitako momentu hunkigarriak izan zituzten hizpide. Martikorenak 1983ko uholdeak medio Laudion emandako kontzertua gogora ekarri zuen. Eta, Araba euskaraz bezalako festen garrantzia aldarrikatu. Zuriñe Hidalgo (Hesian), Gaizka Muñoz (Izate faltsua) eta Mikeltxo Barros (Izargi) ere izan ziren irratian.

Lau gune ezberdinetan hamaika ekitaldi egon ziren. Eta, milaka herritar. Bitxikeriak ere mordoa. Esate baterako, plazan eta parkean janari soberakinak biltzeko deia luzatu zuten, konposta egin eta zuhaitzak landatzeko.Gaur, desmuntaiari ekin diote. Aresketa Ikastolatik zabaldu dutenez, atzo galdutako objektuak Amurrioko udaltzaingoan egongo dira eskura.

Jarraipen berezia

Aiaraldea Komunikazio leihoak Amurrioko parketik egin zuen Araba euskarazen jarraipen berezia. Twitter bidez, egunaren kontakizun partehartzailea bultzatu zuten. Mezu eta argazki guztiak storify batean ikusgai daude. Bestalde, goiz eta arratsa argazkitan jaso zuten. Eta, eguna, bideoan.

Datorren urtean Lapuebla de Labarkako Assa ikastolak antolatuko du Araba euskaraz jaia.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia iritzien zain Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa