Aiara eta Gasteiz lotzen dituen autobusen prezioa %50 igo dela salatu du ezker abertzaleak Biltzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Aiara eta Gasteiz lotzen dituen autobusen prezioa %50 igo dela salatu du ezker abertzaleak Biltzar Nagusietan

Aiara eta Gasteiz batzen dituen autobus zerbitzuaren 40 bidaietako txartelaren prezioa Foru Aldundiaren aginduz igo duela adierazi du La Union enpresak. Izan ere Amurriotik Gasteiza joateko autobusa76 euroko kostua izatetik 116,20 eurora igo da. Laudio eta Gasteiz lotzen dituen linea, berriz, 89 eurotik 134,40 euroko balioa izatera igaro da.

Osakidetzak iragarritako arreta zerbitzuen murrizketak ez du Aiarako anbulategietan eraginik izango

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Osasuna

Osakidetzak iragarritako arreta zerbitzuen murrizketak ez du Aiarako anbulategietan eraginik izango

Jon Karla Menoyo alkateak jakinarazi duenez, Osakidetzaren arreta zerbitzuen murrizketak ez du Aiarako anbulategietan eraginik izango. Amurrio eta Laudioko osasun zentroek asteburuetan orain arte eskainitako zebitzua ematen jarraituko dute. Osasun Sailak aurreikusi dituen moldaketak Arrigorriagako egoitzan bai baina Aiaraldean ez du funtzionamendua aldatuko. 30.000 Laudioar eta amurrioarrek, beraz, orain arte bezala larrialdi zerbitzuetara bertaratuta egun zein gauez mediku baten atentzioa izango dute eskura.

Aretako jaiak finantzatzeko subasta egingo dute igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Aretako jaiak finantzatzeko subasta egingo dute igande honetan

Aretako Jai batzordeak Santa Anaren omenezko festak antolatzeko subasta antolatu du igande honetarako. Adierazi dutenez, krisi ekonomikoaren ondoriozko diru ezagatik aurreko urteetan baino ekintza gutxiago izango dituzte aurten, baina guztien gustagarri izango den egitaraua prestatzeko asmoa dute.

Horregatik, auzokide eta Aretako jaien jarraitzaileei maiatzak 28 osteguna bitarte, erabili ohi ez dituzten objetu eta produktu gastronomikoak auzoko kultur etxean uzteko eskatu diete. Jakien kasuan, egunean bertan entregatzea onartuko da.

Ainhoa Comas eta Edurne Azkarate sailkatu dira Arabako eskolarteko bertsolari txapelketako finalera

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Ainhoa Comas eta Edurne Azkarate sailkatu dira Arabako eskolarteko bertsolari txapelketako finalera

Ainhoa Comas amurrioarrak Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean kantatzeko txartela lortu du, Oiongo Edurne Azkarateren atzetik. Atzo, hamar lagunen aurrean jokatu zuten kanporaketa eta Azkaratek zein Comasek, Elyem Chej (Legutio), Julen Eizagirre (Amurrio), Endika Sarabia (Oion) eta Igor Ruiz de Azua gasteiztarrari hartu zioten aurre. Elyem Chejek amaierako agurrean kantatu bezala, "zapore goxoa" utzi zuen afaria izan zen atzokoa. Izan ere, arabar bertsolariek gazteak izan arren bertsoetara eta bertsoetan heldu direla erakutsi zuten.

Autoeskoletan gidabaimena euskaraz lortzeko kanpaina abiatu du Laudioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara

Autoeskoletan gidabaimena euskaraz lortzeko kanpaina abiatu du Laudioko Udalak

Laudioko Udalak herriko autoeskola batzuekin lankidetza hitzarmena sinatu du ekainetik aurrera gidabaimena euskaraz eskaini ahal izateko. Felix Mugurutza Euskara Arloko teknikariak aurreratu duenez, gazteei zuzendutako sentiberapen kapaina bat garatuko dute. Egitasmoa, Laudio eta Salazar autoeskoletan burutuko da. "Aiala, Areta, Latatu, Laudio eta Salazar autoeskolekin hitz egin zen eta bostek parte hartzeko interesa azaldu zuten. Baina behin lankidetzarako baldintzak ikusita bik baino ez dute egingo aurrera: Salazar eta Laudiok".

Plaza triangeluarra eraikitzeko lanak uztailean hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Plaza triangeluarra eraikitzeko lanak uztailean hasiko dira

Butroe eta Lamuza kaleak batzen diren eremuan aparkaleku bat eraikiko dute. Orotara, 15 ibilgailurentzako tokia egongo da. Horietako bat elbarrituentzako berezitua izango da, eta 397.000 euro bideratuko dituzte obra hauetara. Juanjo Unzaga Hirigintzako zinegotziak adierazi duenez, ostegunean onartu zen behin-betiko egitasmoa. Proiektua gauzatzeko lehiaketa, beraz, aurki irekiko dute.

Eli Pinedo Itxakoko eskubaloilari amurrioarrak taldea utzi du

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Eli Pinedo Itxakoko eskubaloilari amurrioarrak taldea utzi du

Lizarrako (Nafarroa) taldearekin bigarrenez, ABF liga irabazi ondoren Eli Pinedo eskubaloilari amurrioarrak Itxako taldea utziko duela iragarri du. "Patri -ahizpa- eta ni oso pozik gaude Liga irabazteaz, denboraldi berean hiru titulu irabaztea amets bat da. Ezin da gehiago eskatu". Izan ere, ligaz gain Superkopa eta Erreginaren Kopa ere eskuratu dute aurten.  Prentsari adierazi dionez, duela hiru urte laugarren postuan hartu zuen taldea, lehenengo postuan utzita alde egingo du.

Larunbat honetan, zatoz euskarara!

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

E! Zatoz euskarara!

Aste honetan pausu bat harago ematera gonbidatzen zaitugu, izan ere Basalarrina euskal topaguneak 10 urte bete dituela ospatzeko herriko hainbat eragileekin jai bat antolatu du larunbat honetarako.

Laudio euskalduntzeko helburuz udalari eta herritarrei konpromisoa k sendotzeko eskatuko dute.  Lehenengo pausoak, goiz goizetik emango dituzte zanpantzarrek eta FTFeko hainbat musikarik.

300 lapurreta salaketa baino gehiago jaso dira aurtengo otxomaioetan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Urduñarrek jakinarazi dutenez, aurtengo otxomaioetan inoiz baino lapurreta gehiago izan dira. Maiatzaren 8 eta 9an, 300 salaketatik gora erregistratu ziren. Gehienak, diruzorroak izan dira, baina lekukoek adierazi dutenez mugikor ugari ere lapurtu dituzte.

 Aurreneko asteburuan, lapurreta egitea egotzita Ertzaintzak marokoar batzuk identifikatu zituen, baina frogarik ez zutenez aske gelditu ziren. Bigarren asteburuko larunbatean ordea, 1000 euro eta lapurtutako karterak  aldean zeramatzan marokoar bat atxilotu zuten Urduñako tren geltokian.

Ganbegi hockey taldeak Gijonen irabazi behar du gaur mailari eusteko

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Ganbegi hockey taldeak Gijonen irabazi behar du gaur mailari eusteko

Ganbegi 6-2 Hockey taldeak ligako partidarik garrantzitsuena jokatuko du gaur  Gijóneko unibertsitateko zelaian. Izan ere, RGC Covadonga taldearen aurka irabaztea ezinbestekoa du Espainiako ohorezko lehen mailan jarraitu ahal izateko. Galdu egiten badute, Pasaiako Trintxer eta Santanderreko Sardinero taldeen emaitzen zain geratu beharko dira.