Espainiar banderaren inposaketa salatu eta "herriaren borondatea" errespetatzeko mobilizatzera deitu dute hainbat herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Espainiar banderaren inposaketa salatu eta "herriaren borondatea" errespetatzeko mobilizatzera deitu dute hainbat herritarrek

Laudioko eragile sozial, sindikal, kultural eta politikoek maiatzaren 3an udaletxeko teilatutik Espainiako bandera eskegi izana salatzeko mobilizatzera deitu dituzte herritarrak maiatzaren 28an arratsaldeko 20:30etan burutuko duten manifestazioan. "Inposaketarik ez, herriaren borondatea errespetatu" lemapean Laudioko alkate eta bere gobernuak Espainiako Auzitegi Gorenaren agindua betetzea herritarren borondatea errespetatzea baino nahiago izan dutela aldarrikatuko dute.

San Martin futbol zelaia konpontzeko lanetan irregulartasunak salatu ditu ezker abertzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

San Martin futbol zelaia konpontzeko lanetan irregulartasunak salatu ditu ezker abertzaleak

Ezker Abertzaleko zinegotziek, San Martin futbol zelaiko lanak egiteko esleipen prozesuan egin diren moldaketak Pagolar enpresaren onurarako egin direla kritikatu dute. Azaldu dutenez, duela aste bete, apirilaren 30ean lanen kontratazio eta esleipen txostena onartu zen “baina txostenaren laugarren puntuak prozedura ireki eta premiazko izapide bitarteko esleipena zela adierazi arren, gai hau guztia atzerapenarekin dator”.

 

Amurrioko eta Laudioko udalek ingurumenaren bandera berdea jasoko dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Amurrioko eta Laudioko udalek ingurumenaren bandera berdea jasoko dute

Amurrioko eta Laudioko alkateek ingurumenaren kudeaketa egokia aitortzen duen bandera berdea jasoko dute gaur. Amurriok, bost kategoriatan hartu du parte: zabor bilketan, garbiketa eta lorazaintzan, ingurumenarekiko konpromisoan, uraren kudeaketan, ingurumen heziketa eta herritarren parte-hartzean, eta kontsumo eta kutsaduran.

Realak Gardeako hockey zelaian jokatuko ditu azken bi partidak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Realak Gardeako hockey zelaian jokatuko ditu azken bi partidak

Donostiako hockeyko Realeko jokalariek Gardeako zelaian jokatuko dituzte Espainiako lehen mailako azken bi jardunaldiak. Talde donostiarrak Bera-Bera (Donostia) zelaian entrenatu du orain arte, baina zelaiaren konponketak direla-eta, herenegundik entrenatzeko leku gabe geratu dira. Maite Jaunarena Realeko kapitainak gogor kritikatu du erabakia : "Nola da posible, denak lehiaketan gaudenean, Gipuzkoako belar hockey guztia hilabetez entrenatzeko eta jokatzeko tokirik gabe uztea?". Izan ere, Realaz gain ugariak dira kirol hau praktikatzen duten donostiarrak.

Ermitaz ermita, Orozko

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Maiatza iritsita eta langilearen eguna pasata, askok hilabete hasierarekin batera sosa entzun nahi izando duzue. Alabaina, kukua entzutea nahiago dutenentzat, bada asteburu honetako proposamen egokirik. Izan ere, Orozkon, auzo desberdinetan kokatutako ermitak non eta zergatik dauden hor ezagutzeko parada egongo da. Horretarako, baselizak ezagutzeko ibilaldia antolatu dute larunbat honetan. Historia eta istorioa aisia eta kirolarekin lotuta. Ez da aukera makala asteburu osasuntsu bat igaro nahi duenarentzat. Gozagarri suertatuko zaizuelakoan, adio!

 

Espainiako bandera jarri dute Laudioko Udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Espainiako bandera jarri dute Laudioko Udaletxean

Laudioko Udal gobernuak Auzitegi Gorenak emandako agindua betez, bandera espainiarra udaletxean jarri du. Teilatuan ikus daitezke orain bi mastadun bandera, espainiarra ezkerrean eta ikurrina eskuman.


Duela bi hilabete egin zen osoko bilkuran bandera ez jartzeko ezker abertzaleak aurkeztutako mozioa onartu bazen ere, udal gobernuak epaitegiaren agindua bete egin du.

Latiorroko sarbidea hobetzeko obrak ekainean hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Latiorroko sarbidea hobetzeko obrak ekainean hasiko dira. Leire Orueta Laudioko alkateordeak jakinarazi duenez, San Martin futbol zelaia berritzearekin batera burutuko dira lanak. Maiatzaren amaiera edo ekainaren hasieran hasiko dira, eta lau hilabeteko epean espero dute bukatzea. Oruetaren esanetan, Lateorroko auzokideek aspalditik egindako eskaria betetzera zein futbol zelaia berritzera 230.000 euro bideratuko dituzte. Alabaina, futbol zelaiaren konponketetarako 1.156.800 euro erabiliko dituzte.

Baranbio eta Galdakaoko erietxea lotuko ditu Bizkaibusek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Baranbio eta Galdakaoko erietxea lotuko ditu Bizkaibusek

Baranbiotik Galdakaora bidaiatzeko zerbitzua eskainiko du Bizkaibus enpresak. Araba eta Bizkaiko Aldundiekin negoziaketak egin ondoren, Galdakaoko ospitaleraino garraio publikoz joateko aukera izango dute baranbioarrek. Orain arte, Baranbiotik bi kilometrora eman du itzulia Bizkaibusak. Urte luzez aldarrikatu dute baranbioarrek zerbitzu hau, Osakidetzak gaixoak Galdakaora bideratu dituelako eta autoa nahitaez erabili behar delako ospitalera iristeko.

Sokaide taldeak Ortozik diskoa aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Sokaide taldeak Ortozik diskoa aurkeztu du

Sokaide musika talde aiararrak diska aurkeztu du Bilboko Lur Soinuak musika eskolan. Kaleratu duten aurreneko lana da eta Ortozik izenburua jarri diote. Hala, prentsaurrekoa eman dute Igon Olaguenaga eta Naroa Gaintza trikitilari zein abeslariek, Urko Izquierdo bibolin-jotzaileak, Alex López baxu-jotzaileak, Josu Barrenengoa bateria-jotzaileak eta Ander Tejerina kitarra-jotzaileak.

Maiatzaren 22an ospatuko da Laudion euskarak pausu bat haratago jaia

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara

Maiatzaren 22an ospatuko da Laudion euskarak pausu bat haratago jaia

Basalarrina elkarteak eta laudioko zenbait eragilek, maiatzaren 22an euskararen aldeko jaiean parte hartzera deitu dute. Iaz abiatu zuten Laudion euskarak pausu bat haratago kanpaina, eta 653 banakako eta 45 kolektiboren atxikimendua jaso dute. Helburua, Laudioko udalak euskararen idatzizko zein ahozko ezagutza eta erabilera sustatzeko urtero gutxienez aurrekontu osoaren %2 bideratzea xede horretara pertsonal gastuak albo batera utzita, eta euskararen normalizzioa gauzatzeko konpromisoak areagotu eta elkarlanerako deia luzatzea da.

Jarraitu aiaraldea.eus

Nerbioi kalea 12, behea
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54

Aiara kuadrilla logoa Orozko udal logoa Arrankudiaga Udal logoa Arakaldo udal logoa Aiara udal logoa Laudio udal logoa Artziniega udal logoa Okondo udal logoa Amurrio udal logoa Urduña udal logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa Tokikom logoa Arabako Foru Aldundia

Creative Commons lizentzia aitorprena Gure lizentzia: Creative Commons Aitortu Partekatu