Ezker Abertzalearen Biltzarkide Taldeak A-625 errepidea hondoratzearen konpontzea eta argipenak eskatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Ezker Abertzalearen Biltzarkide Taldeak A-625 errepidea hondoratzearen  konpontzea eta argipenak eskatu ditu

Ezker Abertzalearen Biltzarkide Taldeak Arabako Foru Aldundiari A-625 errepidean 369Km eta Latiorroko sargunearen artean errepideak hondoratuta aste asko daramatzala eta,  hondoratze horren zergatia eta errepidea konpontzeko epe zein aurrekontuei buruz argipenak eskatu dizkio Mikel Zarrabeitia Herri Lan eta Garraio Diputatuari.

Laudioko udalak Espainiako bandera jartzea erabaki du

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Politika

Laudioko Udalak, Espainiako bandera eskegiko du udaletxeko balkoian. Hala erabaki dute, ezker abertzaleak Espainiako Auzitegiak emandako agindua betetzea salatzeko sartutako mozioaren bozkaketan. PP eta PSOEk Espainiako bandera jartzearen aldeko bozka eman dute, ezker abertzaleko ordezkariek aurka eta PNVk abstentzioa. Ondorioz, Laudioko Udalak, aldeko 5 eta kontrako 4 bozkarekin Espainiako bandera eskegiko duela iragarri du.

 

 

Hainbat laudioarrek Aberri egunean balkoietan ikurrina jartzeko eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Hainbat laudioarrek Aberri egunean balkoietan ikurrina jartzeko eskatu dute

Aberri eguna herrikoi eta anitza izatea. Hori da Laudioko “euskaldun” eta “independentista” gisa  aurkeztu diren hamarnaka herritarrek kultur etxean egindako prentsaurrekoaren bitartez eskatu dutena. 

 

Aiarako gazteek "Jardunaldi independentistak" burutu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Aiarako gazteek "Jardunaldi independentistak" burutu dituzte

Aiarako gazte independentistek "Jardunaldi independentistak" burutu zituzten pasaden larunbatean Laudion. Txutxi Ariznabarretak, duela gutxi sortutako Independentistak plataformaren inguruko hitzaldia eman zuen gaztetxean. Era honetan, independentismoak Euskal Herrian eman dituen urratsak izan zituzten hizpide bertaratu ziren 20 lagunek. Era honetan, apirilaren 4ean Hendaian ospatuko duten Aberri egunera deitzaile izateko gonbidapena luzatu zien aiararrei. Azaldu zuenez, "Aurtengo aberri eguna independentista sentitzen garen guztiek deitzea nahi dugu, hau da, herritarrak".