“Miru gorri negutar talderik onenetariko bat dugu Aiaraldean”

Erabiltzailearen aurpegia naturayala.blogspot.com 2016ko urt. 16a, 00:00

GUSTAVO ABASCAL ESCUZA (Amurrio, 1967) Naturayalako kidea eta Miru Gorriaren Estatuko III. Erroldako koordinatzailea da.

GUSTAVO ABASCAL ESCUZA (Amurrio, 1967) Naturayalako kidea eta Miru Gorriaren Estatuko III. Erroldako koordinatzailea da.

Miru gorria espezie arrunta dugu gure inguruan, baina ez da berton umetzen, zergatik?
Oso urria da Iberiar Penintsulako gune atlantikoan ugaltzen diren miru gorrien populazioa. Gure ingurua oso egokia dela uste dugun arren, ez dago datu ziurrik Aiaraldean ugaltzen dela esateko. Mena haranean, adibidez, umetu egiten da.

Zer egin dezakegu gure eskualdean umetu dadin?
Beharrezkoa da miru gorriaren populazioari kalte egiten dioten faktoreak desagerraraztea joera negatiboari buelta eman ahal izateko. Dena den, inoiz umetzen bada ere, oso gutxi izango dira.

Udazkenean asko dira negua igarotzera datozkigunak...
Euskal Herriko populazio negutarra Erdialdeko Europatik (Alemania, Frantzia eta Polonia) etorri ohi da, eta 2014ko erroldaren arabera 900 bat alez osatuta dago. Zorionez, zifra hori sano hazi da azken hogei urteotan.


Eta Aiaraldean?
Negua igarotzera Aiaraldera datozkigun miru gorrien kopuruak ere gora egin du nabarmen. Gogoan daukat 90. hamarkadaren hasieran bitxikeria zela miru gorria ikustea. Gaur egun, aldiz, guztira berrehundik gora aurki ditzakegu eskualdeko lo-lekuetan. Aiaraldea Euskadiko tokirik onenetarikoa da hegaztientzat negua igarotzeko.


Nora jo beharko genuke miruak ikusteko?

Oso erraz ikus daitezke. Lo egiteko orduan taldeak sortzen dituzte elkarrekin gaua pasatzeko. Agiñagan, Lezaman, Urduñan eta Zuahtzan, adibidez, lo-lekuak aurkitu ditugu.

Batzuetan dozena bat ale besterik ez dago, baina besteetan, ia ehun ere bai, Horrelako zen, esate baterako, Untzagakoa. Laburbilduz, baserri inguruetan, landa zabaletan, larreetan eta edozein gune irekitan ikus daitezke.

Galzorian dagoen harraparia da, zergatik?
Galzorian dago, bai, XX. mendeko amaieratik jasan duen beherakada ikaragarriaren ondorioz. Ia erdira gutxitu da espezie honen populazioa ordutik hona. Zergatik? Ba, linea elektrikoetan elektrokutatzen direlako, lurzoruaren erabilera aldatu egiten dugulako, edo pozoitutako jakiak erabiltzen direlako. Agiñagan markatutako ‘Pobes’ izenekoa, esaterako, pozoia janda hil zen Alsazian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide