Murgil handiaren ugalketa Maroñoko urtegian

Erabiltzailearen aurpegia naturayala.blogspot.com 2015ko eka. 27a, 10:24

Maroñoko urtegiaren eraikuntza 1990. urtearen bukaeran amaitu bazen ere, murgil handia (Podiceps cristatus) ez zen 2009. urtera arte han kumeak izaten hasi, baina harrezkero, bikote-kopurua handituz joan da etengabe.

Beraz, ornitologoak gehien lilluratu dituen hegaztien jokabideetako bat hementxe bertan ikusteko zortea daukagu: Murgil handiaren gorteiatze-zeremonia.

Maroñoko urtegiaren eraikuntza 1990. urtearen bukaeran amaitu bazen ere, murgil handia (Podiceps cristatus) ez zen 2009. urtera arte han kumeak izaten hasi, baina harrezkero, bikote-kopurua handituz joan da etengabe.

Beraz, ornitologoak gehien lilluratu dituen hegaztien jokabideetako bat hementxe bertan ikusteko zortea daukagu: Murgil handiaren gorteiatze-zeremonia.

Argazkietan ikus daitekeenez, ikusgarriak dira benetan bai arrek zein emeek araldi-garaian daudenean hartzen dituzten jarrerak eta egiten dituzten mugimenduak, batzuetan modu sinkronizatuan, gainera, dantzan arituko balira bezala.

Txitak bizkarrean

Espezie honetan oso deigarria da, oro har, txiten lehen egunetan gurasoek gainean eramateko ohitura. Aita eta ama txandakatu egiten dira eginkizun horretarako: batek bizkarrean, luma artean daramatzan bitartean, besteak jaten ematen dio.

Uretako hegazti hauek eta beste batzuek urtegi honetan umeak egiteko dituzten zailtasunak aisialdiko jarduerek eragindako eragozpenei lotuta daude, nagusiki.

Balizko neurriak

Besteak beste, nabarmentzekoak dira piknik-gunera hurbiltzen diren bisitariak eta kirol-arrantza egitera doazenak (azken hau murgil handiaren ugaltze-garaiarekin batera), edota urtegiaren inguru guztian joan-etorrian ibili ohi diren oinezkoak.

Arazo horri aurre egiteko, komenigarria litzateke arrantza mugatzea, eta baita oinezkoen joan-etorria ere Salbantonetik hurbilen dagoen urtegiaren buztanean, berez jende gutxiago ibiltzen dena. Horrela, hegaztientzako erreserba bat izango genuke, bertara hurbiltzen diren hiritarren aisialdirako aukerei kalterik egin gabe, asko baitira eguraldi ona egiten duenean hurbiltzen direnak.

Itxitura berri bat jartzeaz gain, premiazkoa da orain artekoak zaintzea ere, ardiak jendearentzako diren inguruetan sartu eta lurra zapaltzearen ondorioz belarra desagerraraz ez dezaten, egun piknik-gunean gertatzen ari den bezala, euria egiten duenean lokazti bihurtzen baita, zabarkeria itxura emanez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide