2010/12/03 16:00

Euskararen Eguna

foru plaza, frontoia, herri ikastetxea, Urduña

Urduñako hainbat elkarte kultural elkartu egin dira abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzeko. "Guztiok mintzatuz, euskara bultzatuz" lelopean arituko dira egun osoan zehar Urduñako kaleak animatzen, horretarako egitarau ederra osatu dute.

17:00etan umeentzako tailerrak eta animazioa, musikaz girotua. Foru Plazan.

18:00etan Frontoian 3 1/2 pilota txapelketa.

18:00etan Txokolatada.Foru Plazan

20:00etan kanta poteoa Fita fik taldeak lagunduta

21:00etan bertso afaria Herri Ikastetxean.

Afariaren tiketak erosteko mugalden eta marrazkin izango dira salgai

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide