Sasien Sehaska ekimena abian jarri da

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Aiaraldea

Sasien Sehaska ekimena abian jarri da

Sasien Sehaska Amurrion sortutako proiektua da. Ekimen honen helburua herriko zein Aiaraldeako beste zonaldeetako auzokideen arteko komunikazio eta elkarrekintza bultzatzea da. Horretarako ostegun honetan mahaingurua egin dute Amurrioko kultur etxean zeinetan haraneko hainbat kolektibo zein auzokidek parte hartu egin duten.

Laudio onddoen hiriburu bat bilakatuko da udazken honetan

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Laudio onddoen hiriburu bat bilakatuko da udazken honetan

Aurten urte berezia izango da Laudioko Mikologia Elkartearentzat. Izan ere, hurrengo urrian elkartea sortu zenetik 30 urte beteko dira eta hori ospatzeko kideek hainbat ekintza berezi prestatu egingo dituzte.

Amurriotik Italiara musika barrokoaren bitartez

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Amurrio

Amurriotik Italiara musika barrokoaren bitartez

Amurrion eraturiko hirukotea da. Musika zainetan daramate hirurek, baina musika genero bat aukeratu behar izatekotan, orain dela bizpahiru mende moda-modan zeuden soinu barrokoak aukeratuko lituzkete seguru asko, horixe baita orain dela urte bat sortutako Amurrioko talde honen oinarria.

San Pedropeko arrakastatsuak atzo Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

San Pedropeko arrakastatsuak atzo Laudion

Atzo, Ekainaren 3an, jende ugari bildu zen Laudioko herriko plazan, bakoitzak bere jaietako koadrilaren jantzia soinean zeramalarik. Izan ere, larunbat honetan, San Pedropekoak izan dira herrian, eta hori ospatzeko Jaien Aldeko Koordinakundeak hainbat ekintza antolatu izan ditu.

Laudioko taxi gidariek herriko taxi araubidearen funtzionamendu eza salatu egin dute udalean

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Laudioko taxi gidariek herriko taxi araubidearen funtzionamendu eza salatu egin dute udalean

Astelehen honetan Laudioko Udalean egin den plenoan parte hartu duten herriko taxi gidariek ibilgailu hauen erabileraren araubidea betetzen ez dela salatu dute alkatearen aurrean.

Pasa den urteko urrian Laudion dabiltzan taxientzako araubide bat atera zen udalean, non baimenik gabeko taxilarien edota, baimen bakarra izanik, auto bat baino gehiago erabiltzen duten gidarien erregulazio, mugapen eta zigortzea handitu egiten zen. Ordenantza hori jarri zenetik, ordea, gauzak ez direla aldatu azaldu dute plenora bertaratutako zortzi taxilariek.

Laudioko kofradiak emakumeak onartuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Laudioko kofradiak emakumeak onartuko ditu

Larunbat honetan, Ekainak 26, Laudioko Done Erroke kofradiako kideek herriko jaietako azken egunean antolatzen duten bazkarian Kofradiako kide diren emakumezkoek parte hartzea onartu egin dute. Orain arte, eta 1599. urtetik, emakumezkoek ekitaldi horretan parte hartzea galarazita zeukaten.

Politburó: "Daukagun plan estrategikoa dirua galtzean eta ondo pasatzean datza"

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Politburó: "Daukagun plan estrategikoa dirua galtzean eta ondo pasatzean datza"

 

“Politburó Recording Fiasco”  Laudioko lagun batzuek garatutako ekimen diskografiko alternatiboa dugu. Orain dela bizpahiru urte hasi egin ziren diskoak editatzen eta dagoeneko Aiaraldeako hainbat musika talderen lanak argitaratu egin dituzte, eta dagoeneko proiektu berriak dituzte buruan.

 Lehenengo eta behin, esan ahalko zenigukete zer den Politburó Recording Fiasco?

San Joan Astobitzako jaiak ez du etenik

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

San Joan Astobitzako jaiak ez du etenik

Abian dira jada San Joan Astobitzako jaiak. Uda hasieran ospatzen den festa honen egiatrauaren lehenbiziko ekitaldiak orain dela astebete burutu baitziren Larrazabaleko San Joan ermitaren alboan kokaturik dagoen bolatokian. Bertan larunbat goizera arte luzatu zen bola txapelketaz gozatzeko aukera egon zen.

Pirineoetara ibilaldia

2010/07/08 22:00

Aran harana Laudio

Laudioko txirrindulari elkarteak antolatua

Ibilaldia uztailaren 9tik 11ra izango da

Informazio gehiago Laudioko txarrindulari elkartearen egoitzan edota elkartearen web orrialdean:

http://www.scllodiana.com/

Gazteentzako hipika ikastaroa

2010/07/26 09:00

Okondoko zalditegia Laudio

Ikastaroa:

 

“Hipika”   Uztailaren 26tik 30ra

13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

Astelehenetik ostiralera 11:00etatik ordu 1a arte Okondoko zalditegian.

Partaideen kopurua mugatua. Informazio gehiago Gazte Arloan 944034850 Tfnan.

Antolatzailea: Laudioko Udala.