Larra bustingintza tailerraren ate irekien astea

2011/07/04 16:00

Kultura etxea Laudio

Larra bustibgintza tailerreko aurtengo kurtsoko piezak ikusteko ate irekien astea. Uztailaren 4tik 8ra bitartean.

www.larrabuztingintza.com

info@larrabustingintza.com

Telefonoa: 653710007

Lendoñobeitiko 7. mendi ibilaldia

2011/07/17 06:00

Lendoñobeitiko dorretxea Urduña Lendoñobeiti

Irteera: Goizeko zortzietan Lendoñobeitiko dorretxetik

Izena ematea: Goizeko zazpietatik aurrera Lendoñobeitiko dorretxean

Ibilbidea: Lendoñobeiti-Uria-Ollargan gaina-Landetako gaina-Lendoñogoiti-Belandia-Mendeika-Lendoñobeiti

Luzera: 18 kilometro

Wifi sareak seguruak direla esan du Isabel Celaák Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Wifi sareak seguruak direla esan du Isabel Celaák Laudion

Isabel Celaák Wifi sareak seguruak direla ziurtatu zuen, ekainaren 19an Laudion ospatu zen Araba Euskarazen baitan. Wifi sareen segurtasuna “erabatekoa” dela esateaz gain, Osasunerako Mundu Erakundeak eta komunitate zientifikoak mota horretako teknologiaren kontrako jarrerarik hartu ez dutela azpimarratu zuen Hezkuntza sailburuak.

Horretaz gain, bere sailak gai horri buruzko ikerketa bat abiarazi zuela adierazi zuen Celaák, eta Wifia arriskutsua ez zela ondorioztatu dela.

Gidatze eskolak euskaraz jasotzeko kanpaina abiarazi du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Gidatze eskolak euskaraz jasotzeko kanpaina abiarazi du Udalak

Gidabaimenerako eskolak euskaraz jasotzeko kanpaina martxan jarri du Udalak. Ekimen honen baitan, 17 eta 23 urte bitarteko 1091 laudioarri gutuna bidali die, orain arte gaztelaniaz eskaintzen ziren eskola praktiko zein teorikoak euskaraz egitera animatuz.

 

Aiaraldeko azpiegiturei buruzko mahai-ingurua

2011/06/27 17:00

Kultur Etxea Amurrio

Saratxoko pasabidea, zentral eolikoak...

antzeko proiektuen berri edo interesik izanez gero animatu eta parte hartu!

Latiorroko zubia bota ala ez erabaki behar du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Latiorroko zubia bota ala ez erabaki behar du udalak

Zubiko zubiarekin zer egin erabaki behar du udalak, Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenak 2000ko abenduan erabilerraztasunaren alorreko araudia errepetatzea agindu ziolako.

 Hala, jada igogailua eta eskalera mekanikoak jarri direnez, zubia bota egin beharko litzateke. Orain arte, udalak agindu hori beteko duela esan du.

Ganekogortara mendi martxa

2011/06/26 07:00

Ugarteko plaza Laudio

Inguruko herri guztietatik hasita "GANEKOGORTA ZAINDUZ EOLIKORIK EZ"  

9etan Ugarteko plazatik, gainontzeko herrietako kideekin 11etan Ganekogortako tontorrean biltzeko. 

Jesurira martxa

2011/07/02 07:00

Herriko plaza Laudio

9:00etan herriko plazatik irteera Orozkoko herritarrekin 11:00etan tontorrean elkartzeko. 

Ganekogortara mendi martxa

2011/07/02 07:00

Herriko Plaza Orozko

9etan Herriko plazatik irteera. 11etan Laudioko herritarrekin tontorrean elkartzeko. 

Los Bengalies beisbol-taldeak txapelketa nazionalean parte hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Los Bengalies beisbol-taldeak txapelketa nazionalean parte hartuko du

Laudioko Los Bengalies béisbol-taldeak ekainaren 29an Katalunian jokatuko den txapelketa nazionalean parte hartuko du. Norgehiagokan kadete-mailako 6 mutil lehiatuko dira. Rafa Sanchez entrenatzailea baikor agertu da txapelketaren aurrean eta apurka-apurka mailak igotzen aritzeak umeak motibatuko dituela adierazi du.