Gazteak ere emakumearen aurkako indarkeriaren kontra!

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares

Emakumearen aurkako indarkeriaren egunaren baitan hainbat ekintza antolatuko dituzte Aiaraldeako zenbait elkartek, eta Laudioko Gazte Asanblada ez da salbuespena izan.

Izan ere, larunbat honetarako herriko gazteek aldarrikapena eta festa nahasten dituzten hainbat ekintza antolatu dituzte. Ekintzei arratsaldeko zortzietan emango zaie hasiera Lamuza Plazan burutuko den kontzentrazioarekin. Onodoren, gaueko bederatziak aldera, ekitaldia burutuko da Gaztetxean eta gero, hamarrak aldera, kontzertuei hasiera emango zaie.

"Aurten jaso ditugun film laburrak apur bat frikiak dira"

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Amurrio

"Aurten jaso ditugun film laburrak apur bat frikiak dira"

Amurrioko La Kuadra bertan ia astebururo egiten diren kontzertuengatik da ezaguna. Baina beste mota batzuetako ekintzak ere antolatzen dituzte bertan. Azken horien artean Txabakanian Productions Film Festivala aipatu beharko litzateke, pasa den urtean La Kuadrako kide batzuek abian jarri zuten film laburren lehiaketa. Datorren astean lehiaketaren bigarren edizioaren emanaldiak egingo dira eta, aitzakia hori hartuta, antolatzaileekin hitz egin dugu jaialdi hau aurrera eramatearen inguruko zailtasun, gogoeta eta nondik norakoen berri izateko.

Araba Euskaraz jaia aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Araba Euskaraz jaia aurkeztu dute

Laudio Ikastolako zenbait kidek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo Udaleko Udalbatza Aretoan datorren ekainaren 19an herrian ospatuko den Araba Euskaraz jaiaren aurkezpena egiteko.

            Bertan, antolatzaileek “izan zirelako gara, garelako izango dira” esaldia aurkeztu zuten jaiaren lelo gisa, Bagare! hitzarekin batera. Azken hitz hori  “ulerterraza” delako eta “bere garaian ospe handia izan zuelako” aukeratu dute festaren ikur moduan.

"Zinea eta emakumea" zikloa abian

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

"Zinea eta emakumea" zikloa abian

Udaleko Berdintasun Arloak "Zinea eta Emakumea" zikloaren 4. edizioa antolatu du. Ziklo honen barruan, emakumearen inguruko hainbat ikuspuntu jorratzen dituzten hainbat film proiektatzen ari dira. Proiekzio guztiak Udal Lanbide Heziketa Eskolan  egiten ari dira  eta sarrera doakoa da.

Ikasle eguna 2010

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares

Datorren larunbatean, azaroaren 6an, Aiaraldea Euskal Herriko hamaika txokotako ikaslez beteko zaigu, hauek euren motxilak bizitzaz betetzeko asmoarekin Amurriora hurbilduko baitira bertan ospatuko den Ikasle Egunean parte hartzeko.

Herrikadak taldeak bere lehen diskoa argitaratuko du

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Herrikadak taldeak bere lehen diskoa argitaratuko du

Aiaraldeko Herrikadak musika taldeak bere lehen diskoa kaleratuko du datozen asteetan, taldeko kideek adierazi dutenaren arabera.

Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa

2010/11/20 09:00

La Granja kiroladegian Laudio

Adin guztientzako autodefentsa ikastaroak, Udaleko Berdintasun Arloak antolatua. Larunbatean, azaroak 20, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19.00etara (bazkaria barne). Eta igandean, azaroak 21, 10:00etatik 14:00etara. Doako ikastaroa, plaza kopuru mugatua. Izen emateak 944034850.

 

"80 egunean" filmaren emanaldia

2010/11/11 17:30

Lanbide Heziketa Udal Institutuan Laudio

"80 egunean" film euskaldunaren proiekzioa. Udaleko Berdintasun Arloak antolaturiko "Zinea eta emakumea" zikloaren barruan.

"La luna en ti" filmaren proiekzioa

2010/11/04 17:30

Labide Heziketa Udal Institutuan Laudio

"La luna en ti" filmaren proiekzioa. Udaleko berditasun arloak antolaturiko "Zinea eta emakumea" zikloaren barruan. Sarrera dohainik.

 

Facunda taldearen kontzertua

2010/10/29 18:00

Kezka Taberna Laudio

Facunda taldearen kontzertua Kezka tabernan. Sarrera dohainik.

Taldearen inguruko informazio gehiago hemen.