Kontzertuak La Kuadran
2010/05/15 18:30
La Kuadra AmurrioHabemus Kaos, Fabrica de Idiotas, Annunaki Revenge, Down to Agony eta Ezereza taldeen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da.
Laudioko Gazte Eguna
2010/05/14 08:30
Laudio Laudio11:30-12:00 Harrera ekitaldia
12:00-14:00 Umeentzako jolasak, aizkolariak, eskupilota txapelketa.
14:00-15:30 Bazkaria
15:30-17:00 Herri kirolak, mus txapelketa
17:00-20:30 Kale-kontzertuak Goaz, Apurtu Arte eta Aski da taldeen eskutik.
20:30-21:30 Poteoa F.T.Frekin
21:30-22:00 Kalejira
22:00 Ekitaldia-bokatada-kontzertuak (Gaztetxean) RPV, Herrikadak, Izate Faltsua, DJ Mikel eMe, DJ Duff Punk
Antolatzailea: Laudioko Gazte Asanblada
Bi hildako eta bi zauritu Amurrion gertatutako auto-istripu batean
2010-05-14 10:17 AmurrioGaur, goizeko bederatziak aldera, auto-istripu bat gertatu da A-625ean, Amurrioko irteeran, Bilboko norabidean. Turismo batek kamioi batekin talka egin du.
Familia bereko hiru kide, turismoan zihoazenak, harrapatuak geratu dira. Horietako bi, heldu bat eta ume bat, hil egin dira. Hirugarrena, umea ere, helikopteroz ebakuatu dute zauriturik Gurutzetako ospitale bizkaitarrera. Kamioiko gidaria ere zauritu egin da.
Laudioko ikasleak alkatearekin bilduko dira biodibertsitatearen inguruan hausnartzeko
2010-05-14 09:41 LaudioHurrengo Maiatzaren 19an, Laudioko eskoletako ikasleek aukera aparta izango dute herriko alkatearekin, Jon Karla Menoiorekin, bildu eta biodibertsitatearen inguruan dituzten kezka, zalantza eta proposamenak adierazteko.
Gazteentzako pintxo ikastaroak harrera egokia izan du Laudioko gazteen artean
2010-05-12 12:11 LaudioIragan maiatzaren 7an Laudioko gazteek aukera aparta izan zuten sukaldaritzaren munduan barneratzeko, Laudioko udalak Euskal Gastronomi Museoan antolatu zuen gazteentzako pintxo-ikastaroari esker. Hirietako alde-zaharretan urrearen truke lor daitezkeen jaki hauek nola prestatu eta sukaldatzen ikasi ahal izan zuten ostiralean arratsaldeko seiak inguruan Euskal Gastronomi museora hurbildu ziren gazteek eta ez hain gazteek. Bertan bi ordu eman zituzten pintxoak sukaldatzen zebiltzan adituen instrukzio eta aholkuak aditzen.
Ojodagila unplugged!
2010-05-09 19:09 LaudioIzugarrizko giroa atzo Laudioko Carmen kaleko 25. zenbakian. Eguna iluntzen zebilela jende mordoa biltzen hasi zen Uhinak Irrati librearen egoitzan. Gertatzen ari zenaz konturatzeko denborarik eman gabe, emisorako zolua kable, jaki eta edari kontaezinez bete egin zen. Eta ez zen gutxiagorako, Ojodagila irratsaioaren laugarren urteurrena ospatzeko prestakuntzak baitziren haiek.
Larunbatean, lamiak eta sorginak Basalarrinan bildu dira!
2010-05-09 19:08 LaudioUrte hasieratik, Larunbatak Laudioko txikientzako egun paregabeak bihurtu dira Udalak herriko hainbat elkarterekin batera Otsailean abian jarri zuen Sorgin Zapatuak bezala iragarritako proiektuaren bitartez. Ekimen honen asmoa umeen artean ikasgeletatik kanpoko euskararen erabilera bultzatzea da eta horretarako hilabeteak daramatzate larunbatero 3 eta 12 urte inguruko neska-mutilentzako ekintzak antolatzen, betiere euskaraz. Ekintza horiek gauzatzeko Zizki-mizki jolas-parkeaz, Kultur-etxeko ludotekaz eta Basalarrina kultur-elkarteko egoitzaz baliatu egiten dira.
"Vamos a Gardea...", Ruperto Urkijoren kantak zioen bezala
2010-05-02 14:30 LaudioAurten, urtero bezala, Laudioko Gardea auzoko jaiak ospatu dira, gardearrek, beste hainbat urtetan jazo izan den bezala, euriaren presentzia sufritu behar izan duten arren.
Manuel Iradier Abesbatzaren kontzertua
2010/07/17 18:00
Laudioko Elizan Laudio
Musika:
“Manuel Iradier Abesbatzaren kontzertua”
20:00etan Laudioko Elizan. Antolatzailea: Laudioko Udala
Laudiofolk jaialdia
2010/06/18 19:45
Aldaiko plazan Laudio
Musika: “Laudiofolk jaialdia” Nahasiak eta Divertimento folk taldeekin.
21:00etan Aldaiko plazan. Antolatzailea: Laudioko Udala
1988an bi hilabeteko greba egin behar izan genuen lan hitzarmena lortzeko. Orain hamar urte pasatu dira lan hitzarmena berritu gabe...
»» Jarraipen txikia izaten ari da ...