Bi hildako eta bi zauritu Amurrion gertatutako auto-istripu batean

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Amurrio

Bi hildako eta bi zauritu Amurrion gertatutako auto-istripu batean

Gaur, goizeko bederatziak aldera, auto-istripu bat gertatu da A-625ean, Amurrioko irteeran, Bilboko norabidean. Turismo batek kamioi batekin talka egin du.

Familia bereko hiru kide, turismoan zihoazenak, harrapatuak geratu dira. Horietako bi, heldu bat eta ume bat, hil egin dira. Hirugarrena, umea ere, helikopteroz ebakuatu dute zauriturik Gurutzetako ospitale bizkaitarrera. Kamioiko gidaria ere zauritu egin da.

Laudioko ikasleak alkatearekin bilduko dira biodibertsitatearen inguruan hausnartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Laudioko ikasleak alkatearekin bilduko dira biodibertsitatearen inguruan hausnartzeko

Hurrengo Maiatzaren 19an, Laudioko eskoletako ikasleek aukera aparta izango dute herriko alkatearekin, Jon Karla Menoiorekin, bildu eta biodibertsitatearen inguruan dituzten kezka, zalantza eta proposamenak adierazteko.

Gazteentzako pintxo ikastaroak harrera egokia izan du Laudioko gazteen artean

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Gazteentzako pintxo ikastaroak harrera egokia izan du Laudioko gazteen artean

Iragan maiatzaren 7an Laudioko gazteek aukera aparta izan zuten sukaldaritzaren munduan barneratzeko, Laudioko udalak Euskal Gastronomi Museoan antolatu zuen gazteentzako pintxo-ikastaroari esker. Hirietako alde-zaharretan urrearen truke lor daitezkeen jaki hauek nola prestatu eta sukaldatzen ikasi ahal izan zuten ostiralean arratsaldeko seiak inguruan Euskal Gastronomi museora hurbildu ziren gazteek eta ez hain gazteek. Bertan bi ordu eman zituzten pintxoak sukaldatzen zebiltzan adituen instrukzio eta aholkuak aditzen.

Ojodagila unplugged!

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Ojodagila unplugged!

Izugarrizko giroa atzo Laudioko Carmen kaleko 25. zenbakian. Eguna iluntzen zebilela jende mordoa biltzen hasi zen Uhinak Irrati librearen egoitzan. Gertatzen ari zenaz konturatzeko denborarik eman gabe, emisorako zolua kable, jaki eta edari kontaezinez bete egin zen. Eta ez zen gutxiagorako, Ojodagila irratsaioaren laugarren urteurrena ospatzeko prestakuntzak baitziren haiek.

Larunbatean, lamiak eta sorginak Basalarrinan bildu dira!

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Larunbatean, lamiak eta sorginak Basalarrinan bildu dira!

Urte hasieratik, Larunbatak Laudioko txikientzako egun paregabeak bihurtu dira Udalak herriko hainbat elkarterekin batera Otsailean abian jarri zuen Sorgin Zapatuak bezala iragarritako proiektuaren bitartez. Ekimen honen asmoa umeen artean ikasgeletatik kanpoko euskararen erabilera bultzatzea da eta horretarako hilabeteak daramatzate larunbatero 3 eta 12 urte inguruko neska-mutilentzako ekintzak antolatzen, betiere euskaraz. Ekintza horiek gauzatzeko Zizki-mizki jolas-parkeaz, Kultur-etxeko ludotekaz eta Basalarrina kultur-elkarteko egoitzaz baliatu egiten dira.

"Vamos a Gardea...", Ruperto Urkijoren kantak zioen bezala

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

"Vamos a Gardea...",  Ruperto Urkijoren kantak zioen bezala

Aurten, urtero bezala, Laudioko Gardea auzoko jaiak ospatu dira, gardearrek, beste hainbat urtetan jazo izan den bezala, euriaren presentzia sufritu behar izan duten arren.

Manuel Iradier Abesbatzaren kontzertua

2010/07/17 18:00

Laudioko Elizan Laudio

Musika:

“Manuel Iradier Abesbatzaren kontzertua”

20:00etan Laudioko Elizan.

Antolatzailea: Laudioko Udala

Laudiofolk jaialdia

2010/06/18 19:45

Aldaiko plazan Laudio

Musika: “Laudiofolk jaialdia” Nahasiak eta Divertimento folk taldeekin.

21:00etan Aldaiko plazan.

Antolatzailea: Laudioko Udala

 

 

Minority Proof jazz taldearen kontzertua

2010/06/11 20:00

Aldaiko plazan Laudio

Musika:

22:00etan Aldaiko plazan.

 

“Minority Proof” jazz taldea.

Antolatzailea: Laudioko Udala

Herrietako Jaialdia

2010/06/04 07:00

Herriko Plaza Laudio

Ekitaldia ekainaren 6rarte luzatzen da.

Asteburuan zehar Herriko Plazan Herrialdetako Zentroek haien txosnak izango

dituzte eta bertoko produktuak salduko dituzte.

Antolatzailea: Herrialdetako Zentroak.