Ojodagila unplugged!

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Ojodagila unplugged!

Izugarrizko giroa atzo Laudioko Carmen kaleko 25. zenbakian. Eguna iluntzen zebilela jende mordoa biltzen hasi zen Uhinak Irrati librearen egoitzan. Gertatzen ari zenaz konturatzeko denborarik eman gabe, emisorako zolua kable, jaki eta edari kontaezinez bete egin zen. Eta ez zen gutxiagorako, Ojodagila irratsaioaren laugarren urteurrena ospatzeko prestakuntzak baitziren haiek.

Larunbatean, lamiak eta sorginak Basalarrinan bildu dira!

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

Larunbatean, lamiak eta sorginak Basalarrinan bildu dira!

Urte hasieratik, Larunbatak Laudioko txikientzako egun paregabeak bihurtu dira Udalak herriko hainbat elkarterekin batera Otsailean abian jarri zuen Sorgin Zapatuak bezala iragarritako proiektuaren bitartez. Ekimen honen asmoa umeen artean ikasgeletatik kanpoko euskararen erabilera bultzatzea da eta horretarako hilabeteak daramatzate larunbatero 3 eta 12 urte inguruko neska-mutilentzako ekintzak antolatzen, betiere euskaraz. Ekintza horiek gauzatzeko Zizki-mizki jolas-parkeaz, Kultur-etxeko ludotekaz eta Basalarrina kultur-elkarteko egoitzaz baliatu egiten dira.

"Vamos a Gardea...", Ruperto Urkijoren kantak zioen bezala

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Laudio

"Vamos a Gardea...",  Ruperto Urkijoren kantak zioen bezala

Aurten, urtero bezala, Laudioko Gardea auzoko jaiak ospatu dira, gardearrek, beste hainbat urtetan jazo izan den bezala, euriaren presentzia sufritu behar izan duten arren.

Manuel Iradier Abesbatzaren kontzertua

2010/07/17 18:00

Laudioko Elizan Laudio

Musika:

“Manuel Iradier Abesbatzaren kontzertua”

20:00etan Laudioko Elizan.

Antolatzailea: Laudioko Udala

Laudiofolk jaialdia

2010/06/18 19:45

Aldaiko plazan Laudio

Musika: “Laudiofolk jaialdia” Nahasiak eta Divertimento folk taldeekin.

21:00etan Aldaiko plazan.

Antolatzailea: Laudioko Udala

 

 

Minority Proof jazz taldearen kontzertua

2010/06/11 20:00

Aldaiko plazan Laudio

Musika:

22:00etan Aldaiko plazan.

 

“Minority Proof” jazz taldea.

Antolatzailea: Laudioko Udala

Herrietako Jaialdia

2010/06/04 07:00

Herriko Plaza Laudio

Ekitaldia ekainaren 6rarte luzatzen da.

Asteburuan zehar Herriko Plazan Herrialdetako Zentroek haien txosnak izango

dituzte eta bertoko produktuak salduko dituzte.

Antolatzailea: Herrialdetako Zentroak.

Reggae festa Sorgin tabernan

2010/05/01 20:45

Sorgin taberna Laudio

Honako talde hauek joko dute:

Mungos-Hifi (Eskozia)

Bad Sound System (Irun)

DJ Tito Santana

Sarrera: 6 euro

Etxeko eta familia lanetan gizonek ere laguntza eskaini dezaten

2010/05/18 17:00

Euskal Gastronomi Museoan Laudio

Ikastaro-tailerra ekainaren 17rarte luzatzen da.

Astearteetan eta ostegunetan 19:00etatik 21:30etara Euskal Gastronomi Museoan.

Plaza kopuru mugatuak. Izen emateak Berdintasun Arloan 94 403 48 50.

Antolatzailea: Laudioko Udala.

Bost handiak ardo dastatzea

2010/05/10 17:30

Euskal Gastronomi Museoa Laudio

Deialdia maiatzaren 14rarte luzatzen da.

Egunero 19:30etan Euskal Gastronomi Museoan (maiatzaren 14rarte)

Antolatzailea: Cosecha del 48