aiaraldea.eus

Hidden Figures

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo
Fitxa teknikoa Jatorrizko izenburua: Hidden Figures Zuzendaria: Theodore Melfi Gidoilaria: Allison Schroeder Aktoreak: Taraji P. Henson, Octavia Spencer, Janelle Monáe... Herrialdea: AEB Iraupena: 127 minutu Ekoizpen-urtea: 2016

        Aste honetan “Hidden Figures” (2016) izeneko pelikula gomendatu nahi dizuet. Lan duina bada ere, ez da zeluloidearen historiara pasatuko den filme horietako bat, ezta hurrik eman ere! Hala eta guztiz ere, badira zenbait zinta derrigorrean gomendatu behar direnak, nire uste apalean behinik behin, eta hauxe horietako bat duzue. Izan ere, ez dira asko gaur egun protagonista hiru emakume dituzten pelikulak, are gutxiago emakumezko horiek beltzak badira, kolore horretako azala izate hutsak izugarrizko desabantaila suposatzen zuen garaian.

       Lan honen erantzulerik nagusiena Theodore Melfi zinemagile amerikarra dugu. Brooklynen munduratu zen zuzendariaren ibilbide profesionala ez da bereziki luzea. Izan ere, gomendatzen ari naizen zinta hau kenduta, beste bat baino ez baitu zuzendua, Bill Murray protagonista zuen “St Vincent” (2014) izeneko komendia estimagarria alegia.

         Lan honetan zerbait badago goraipatzeko modukoa, horixe emakumezko aktoreen jardun borobila da, inolako zalantzarik gabe. Esan bezala, ez dira asko egungo zinean emakumeen rol potenteak eta zinta honetan baten faltan, hiru ditugu. Tankera honetako filmeak erabat beharrezkoak dira horren desorekatua den gizarte batean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa