Papusza

Erabiltzailearen aurpegia
Jatorrizko izenburua: Papusza Zuzendaria: Joanna Kos-Krauze, Krzysztof Krauze Gidoilaria: Joanna Kos-Krauze, Krzysztof Krauze Aktoreak: Jowita Miondlikowska, Zbigniew Walerys, Antoni Pawlicki... Herrialdea: Polonia Iraupena: 125 minutu Ekoizpen-urtea: 2013

        Zineak alderdi desberdinak behar dituela izan, behin baino gehiagotan esan dugu. Horietako bat alde didaktikoa dela argi dago. Aste honetan gomendatu behar dizuegun lanak, “Papusza” (2013) alegia, funtzio hori ederto betetzen du. Guretzako erabat arrotza den kultura baten disekzio zehatza burutzen du geure begien aurrean. Dituzten ohiturak, kultura eta belaunaldiz belaunaldi hori guztia igortzeko modu propioaren inguruko lezio dotorea da.

       Bere olerkiak argitaratuta ikusteko aukera izan zuen Poloniako lehengo emakume ijitoaren gorabeherak kontatzen ditu filme eder honek. Bere bizitza, ordea, ez zen batere erraza izan. Ijitoen sekretuak saltzeagatik ez zuen bere komunitatearen onarpena erdietsi.

         Joanna Kos-Krauze eta Krzysztof Krauze ditugu lan honen erantzule nagusiak. Senar-emazte hauek elkarrekin zuzendu zuten bigarren pelikula izan zen hau. Krzysztof Krauze, baina, ibilbide luzea burutua zuen 2014an 61 urte zituela hil zen arte.

         Tankera honetako zinta batean, esan gabe doa, funtsezkoa da aktore bikainak izatea. Atal honetan hainbat karakterizazio borobilez gozatzeko parada eskaintzen digu lan honek. Jowita Miondlikowska eta Zbigniew Walerysek txapela kentzeko moduko antzezpenak borobiltzen dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide