aiaraldea.eus

The Square

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo   Kultura

Jatorrizko izenburua: The Square Zuzendaria: Ruben Östlund Gidoilaria: Ruben Östlund Aktoreak: Claes Bang, Elisabeth Moss, Dominic West... Herrialdea: Suedia Iraupena: 142 minutu Ekoizpen-urtea: 2017

Aste honetan “The Square” (2017) pelikula suediarra nahi dizuet gomendatu. Sari eta izendapen ugari jaso ditu lan honek, Cannes bezalako zinemaldi handiak ematen duen sari Nagusia, besteak beste. Nire ustetan pelikula honek baditu zenbait indargune, nabariena erabat surrealistak diren egoerak adimen handiz aurkeztea. Drama eta komediaren artean ederto maneiatzen duen oreka ahaztu gabe.

Arte garaikideko museo bateko managerra altruismoa sustatu nahi duen “The square” izeneko ikuskizunaz arduratuko da. Aurkezpena egiteko asmoz, jendearekiko harremanak kudeatzen dituen agentzia bat kontratatuko du. Martxan jarriko duten kanpaina, ordea, ez da uste zuten bezain eraginkorra izango.

Ruben Östlund dugu zinta honen arduraduna. Izan ere, suedianjaio zen zinemagileak zuzentzeaz aparte, gidoia ere idatzi egin baitu. Hainbat dira egun arte borobildu dituen lanak eta, gorago aipatu egin den bezala, zenbait premio eskuratu egin ditu azken film honekin.

Nire ustez, pelikula honek asko du eskertzeko bildu duen aktore-multzoari. Sinesgarritasun handia ematen diote den-denek nahiko txoroak diren hainbat pasarteri. Denen artean ezagunena seguruenik Elisabeth Moss izango da, “Mad Men” telesail entzutetsuan aritu izan baita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa