aiaraldea.eus

Mission: Impossible- Fallout

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo
Jatorrizko izenburua: Mission: Impossible- Fallout Zuzendaria: Christopher McQuarrie Gidoilaria: Christopher McQuarrie, Bruce Geller Aktoreak: Tom Cruise, Rebecca Ferguson, Henry Cavill... Herrialdea: AEB Iraupena: 147 minutu Ekoizpen-urtea: 2018

    Aste honetan pantaila handian ikusi beharreko pelikula bat nahi dizuet gomendatu: “Mission: Impossible- Fallout” (2018) izenekoa, alegia. Izan ere, Ethan Hunt gorpuzten Tom Cruisek burutu duen azken lan honetan horrenbeste eta horren ekintza-sekuentzia on daude, ezen beste edozein modutan ikusita filmeak derrigorrean galdu behar baitu. Ez dira gutxi zinta honek dituen indarguneak: ekintza-sekuentzien kontua alboan utzita, umore ukitu adimentsuak ere ez dira gutxi, gidoi-biraketa txundigarriak ahaztu gabe, noski. Hori bai, pelikula honekin gozatzeko ezinbestekoa da pantailan agertzen denari munta handiegirik ez ematea, bestela sinesgaitza bilakatzen delako, planteatzen dituen egoerak estuegia den marra baten gainean oreka zailean baitabiltza.    

     Egokitu zaien egiteko bat gaizki irten ondoren, Ethan Hunt eta bere taldea, aspaldiko lagun batzuen laguntzaz, eragin duten ezbeharra konpontzen ahaleginduko dira.

     Christopher McQuarrie dugu lan honen zuzendaria. Gidoiaren idazketa prozesuan ere parte hartu duenez gero, filmearen ibilbidean badu erantzukizuna. Hauxe McQuarrieren laugarren zinta dugu, eta horietako hirutan Cruiserekin kolaboratu du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa