aiaraldea.eus

"Gallo"

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo   Kultura

Jatorrizko izenburua: Gallo

Zuzendaria: Antonio Díaz Huerta

Gidoilaria: Antonio Díaz Huerta, Sergio Frade

Aktoreak: Aitor Francesena...

Herrialdea: Espainia

Iraupena: 80 minutu

Ekoizpen-urtea: 2018

Aurtengo zinemaldia amaitu egin da dagoeneko. Oraingo honetakoa 66. edizioa izan da. Gustuko dut oso Donostiako zitara joatea. Izan ere, pelikula batez gozatzeaz gain, lana burutu duten zenbait taldekiderekin esperientzia partekatzeko aukera ere eskuarki egoten baita. Edizio honetan oso berezia den pertsona baten inguruko dokumentala aukeratu dut, “Gallo” (2018) izenekoa alegia.

Antonio Díaz Huertak bere lehenengo film luze honetan Aitorren,surflari itsu baten, egunez egunekoa kontatzen digu. Gallo ezizenez ezaguna den “borrokalari” honen xedea desgaitasun bat izateak ditugun erronkak lortzeko ez duela zertan inongo mugarik izan behar nahi du erakutsi kosta ahala kosta. Jaiotzez glaukoma izeneko gaixotasuna izanda ere, surfean buru belarri murgildu zen, sendagileek kontrako aholkua eman zioten arren. Zoritxarreko istripu baten ondorioz itsu geratu zen, ordea. Hala eta guztiz ere, gizonak ez dio inoiz muzin egin inongo proiektu bati, era honetan zoriontsu bizi izatea lortuz.

Aitor bera dugu, duda barik, zinta honen arima. Zuzendariak egiten du, nire ustetan, egin behar duena: kamera leku egokian jarri eta bizitzari bidea egiten utzi. Mundu honetara ahal den moduan zoriontsuak izatera etorri garela nahi izan du ilustratu zinemagile espainiarrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa