aiaraldea.eus

"Todos lo saben"

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo   Kultura

Jatorrizko izenburua: Todos lo saben

Zuzendaria: Asghar Farhadi

Gidoilaria: Asghar Farhadi

Aktoreak: Penélope Cruz, Javier Bardem, Ricardo Darín...

Herrialdea: Espainia

Iraupena: 130 minutu

Ekoizpen-urtea: 2018

Aste honetan Asghar Farhadiren azken lana nahi dizuet gomendatu, “Todos lo Saben” (2018) izenekoa, alegia. Irango zinemagileak dagoeneko 8 film luze burutu ditu. Hauxe dugu Espainian errodatu duen estreinakoa.

Oraingo honetan, ohi duen maisutasunez, Farhadik egoera arrunt batean gertatutako ezbehar bat baliatuko du jendarte bateko harremanak disekzionatzeko. Tentsioak gorako etengabeko bidea hartuko du, pertsonaia bakoitzaren benetako aurpegia agerian uzteko.

Esan bezala, Farhadiren zortzigarren zinta dugu hau. Zinemagile irandarraren ibilbidea oso sendoa da, duda barik. Bere lan guztietan gutxieneko kalitatea bermatuta dago beti, eskertzekoa dena. Irandik at, hau kenduta, Frantzian zertu zuen “El Pasado” (2013) deituriko lana baino ez dauka.

Gainerako pelikulen artean, nire ustetan bederen, “Nader y Samin, Una separación” (2011) izeneko filma nabarmendu behar da, zeinarekin sari asko jaso zituen: ingelesez besteko film onena saritzen duen Oscarra, besteak beste.  

Zinta honetan aktoreen karakterizazioen munta izugarria dela ez dago ukatzerik. Hau honela, bai Javier Bardemek, bai Penélope Cruzek txapela kentzeko moduko lana egiten dutela esan beharra dago. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa