aiaraldea.eus

Creed II

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo   Kultura

Jatorrizko izenburua: Creed II

Zuzendaria: Steven Caple Jr.

Gidoilaria: Sylvester Stallone, Ryan Coogler

Aktoreak: Michael B. Jordan, Sylvester Stallone, Tessa Thompson...

Herrialdea: AEB

Iraupena: 130 minutu

Ekoizpen-urtea: 2018

Aste honetan, “Creed II” (2018) izeneko pelikula nahi dizuet gomendatu. Ez dakit oso ondo zer dela eta gertatzen zaidan, baina boxeoaren munduan girotutako filmekiko zaletasun berezia dut. Egia da genero guztietan artelanak daudela eta nahiz eta Steven Caple Jr. zuzendari amerikarrak burutu duen azken lan honen kasua ez izan, pelikula duin baten aurrean gaudela esan beharra dago.

Pelikula honetan ez dago inolako berritasunik, dena aurreikusten da eta, baina era erakargarrian aurkezten digu kontakizuna Clevelanden munduratu zen zinemagile estatubatuarrak. Zintak erritmo egokia du, zenbait sekuentzia ondo plantetauta daude eta atsegin handiz ikus daiteke. Hau guztia gertatzeko, pantaila erraldoian azaltzen zaiguna oso serio ez hartzea gomendagarria da, hala ere. Denbora tarte dibertigarri bat pasatzea baino ez baduzu nahi, film hau egokia izan daiteke.

Gorago aitatu dudan moduan, lan honen zuzendaria Steven Caple Jr. da. Kasu honetan gertatu ez arren, amerikar hau gidoilaria ere bada. Ez du oso ibilbide luzerik, baina hala eta guztiz ere, kameraren atzean estilo interesgarria duela erakutsi egin du. Ezin da esan maila bikaineko zinemagile baten aurrean gaudenik; profesional duina dela, ordea, bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa