aiaraldea.eus

Glass

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo   Kultura

Jatorrizko izenburua: Glass

Zuzendaria: M. Night Shyamalan

Gidoilaria: M. Night Shyamalan

Aktoreak: James McAvoy, Bruce Willis, Samuel L. Jackson...

Herrialdea: AEB

Iraupena: 129 minutu

Ekoizpen-urtea: 2019

Aste honetan, “Glass” (2019) izeneko pelikula nahi dizuet gomendatu. “Unbreakable” (2000) eta “Split” (2016) direlako pelikulen jarraipena dugu M. Night Shyamalan indiar jatorria duen zinemagile estatubatuarraren azken lan hau. Film erakargarria da “Glass” (2019) hau: eszenaratze bikaina du, aurreko bi pelikulen nahastura adimentsua planteatzen du, ikuslearen atentzioa hasieratik bertatik erakartzen du… laburbilduz, oso lan gomendagarria da, bai eta jorratzen duen jaia oso gustuko ez baduzu ere.

“Split” (2016) zinta amaitzen zen unean hasita, lan honek David Dunn (Bruce Willis) izeneko pertsonaia jarraitzen du “La Bestia” delako izakiaren atzetik egiten duen ibilbidean. Iluntasunetik, baina, Elijah Pricek (Samuel L. Jackson) dena kontrolatzen duela ematen du.

Shyamalan dugu honen guztiaren erantzulea. Zuzendari amerikarrak gidoia ere idatzi egin du. Nire ustetan oso zinemagile gorabeheratsua da. Izan ere, balio handiko pelikulak, “The Sixth Sense” (1999) kasu, nire gusturako oso eskasak diren beste batzuekin tartekatzen baititu, “After Earth” (2013) esate baterako. Edozelan ere, ikuslearengan sentsazio aztoragarriak sortzen duen maisutasuna onartu behar zaio, duda barik.  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa