aiaraldea.eus

Viaje al cuarto de una madre

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo   Kultura

Jatorrizko izenburua: Viaje al cuarto de una madre

Zuzendaria: Celia Rico

Gidoilaria: Celia Rico

Aktoreak: Lola Dueñas, Anna Castillo, Pedro Casablanc…

Herrialdea: Espainia

Iraupena: 91 minutu

Ekoizpen-urtea: 2018

Aste honetan, “Viaje al cuarto de una madre” (2018) izeneko pelikula gomendatu nahi dizuet. Zuzendariaren estreinako lana dugu, zinta txiki bezain ona. Izan ere, Sevillan munduratu zen Celia Ricok film labur bat baino ez baitzuen burututa egun arte. Ez du, hala ere, lehen pelikula bat ematen Ricoren debut honek, zinemagile andaluziarrak maisutasun handiz ibiltzen dituelako zinearen atal desberdinak: gidoia, kameraren kokapena, planoen erabilera, aktoreak gobernatzea…

Pelikula hau zinez gertatzen diren kontuez aritzen da: zelan esan beste bati inolaz ere entzun nahi ez duen hori, are gehiago zuretzako erabat beharrezkoa denean.

Esan bezala, Celia Ricoren lehenengo film luzea dugu hau. Arrakasta handia lortu egin du zinemagileak lan honekin, zeren eta hainbat izendapen eta sari eskuratu baititu, Goyasarietarako lau izendapen besteak beste.

Lan honetan zerbait nabarmentzeko badago, ordea, horixe da Lola Dueñaseta Anna Castilloren jarduna. Izan ere, biak ala biak ederto baitaude, txapela kentzeko moduko lana gorpuzten dutelarik. Naturaltasun osoz oso konplexuak diren ñabardurak igortzen dituzte, pelikula osoaren zama euren gain hartuz. Nire ustez zuzendariak bete-betean asmatu du pelikulako protagonistak aukeratzen, azken emaitzaren mesederako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa