aiaraldea.eus

"La Pequeña Suiza"

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo   Kultura

Jatorrizko izenburua: La Pequeña Suiza

Zuzendaria: Kepa Sojo

Gidoilaria: Kepa Sojo, Alberto López, Daniel Monedero, Jelen Morales, Sonia Pacios

Aktoreak: Maggie Civantos, Jon Plazaola, Ingrid García-Jonsson...

Herrialdea: Espainia

Iraupena: 90 minutu

Ekoizpen-urtea: 2019

      Joan den ostiralean, apirilaren 26an, Kepa Sojo Laudioko zinemagilearen azken lana estreinatu zen, La Pequeña Suiza” (2019) izenekoa alegia. Estreinaldi baterako unerik egokiena ez bazen ere, Avengers: Endgame” (2019) egun berean estreinatzen baitzen, Sojoren pelikularen diru-bilketa ez da nolanahikoa izan. Izan ere, zuzendari laudioarraren bigarren film luzeak une oso atsegina pasatzeko paregabeko aukera ematen baitu. Kontuz! Hauxe ez baita kritika negatiboa, ezta hurrik eman ere! Halako lanak egiten jakin behar izateaz gain, tankera honetako pelikula handiak ere badaudelako.

      Zinta honek, nire ustetan behinik behin, baditu zenbait indargune, hala nola, zuzendariak zinea ulertzeko modua ederto islatzea, zenbait gag meritu handikoak, abiapuntu oso interesgarria, aktoreen karakterizazio borobilak edota eszenaratze zaindua.

      Esan bezala, zuzendariaren bigarren metraje luzeko filma dugu, aurrekoa El Sindrome de Svensson (2006) izan zen. Hala eta guztiz ere, Kepak baditu hainbat film labur buruturik. Gehienak komediak badira ere, badu bat drama izateaz gain euskaraz filmatuta dagoena, zein eta Hileta (2016). Pelikula honek Zaragozako zinemaldiko fikziozko film labur onenaren saria eskuratu zuen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa