aiaraldea.eus

Vitoria, 3 de marzo

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo
Jatorrizko izenburua: Vitoria, 3 de marzo Zuzendaria: Victor Cabaco Gidoilaria: Hector Amado, Juan Ibarrondo Aktoreak: Ruth Díaz, José Manuel Seda, Alberto Berzal… Herrialdea: Espainia Iraupena: 90 minutu Ekoizpen-urtea: 2018

Behin baino gehiagotan esan dugu zineak badituela zenbait funtzio betetzeko. Bada, horietako bat, duda barik, ahaz ez dezagun berriki gertaturikoa gogoratzea garrantzitsuenetakoa dugu. Aste honetan gomendatu nahi dudan pelikula guretzako munta handiko pasarte bat gogora ekartzeaz arduratzen da, oso era interesgarrian gainera. Vitoria, 3 de marzo” (2018) izeneko filmaz ari naiz. Izan ere, Santanderren jaiotako Victor Cabacozuzendariak lan bikaina egin baitu, ekarpen esanguratsua egiten duten egiazko audio asko pantailaratzean.

Esan bezala, zinta honek Gasteizen 1976ko martxoaren 3an gertaturiko sarraskia kontatzen digu, non poliziak bost langile akatu zituen eliza baten barruan ospatzen ari zen asanblada bat utzaraziz.

Hauxe dugu Victor Cabacoren aurreneko filma. Kantabriako zuzendariak ibilbide luzea du, ordea, telebistan, non sail desberdineko hainbat atal zuzendu dituen. Bere lehenengo lan honetan, nire iritziz behinik behin, hauxe dugu alderdirik interesgarriena: ekarri dituen benetako soinu-dokumentu guztiak, kontatzen duen pasarteari sinesgarritasun izugarria emanez.

Lehenengo lana izanda, guztiz normala den moduan, badaude alderdi batzuk horren ondo ez daudenak. Nik uste kasu honetan ahulezirik handiena egiazko gertakarien inguruan lanak ehuntzen duen fikzioa dela, non giropena bikaina den arren, aktoreen lana ez dagoen gainerako materialak duen maila berean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa