aiaraldea.eus

Avengers: Endgame

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo
Jatorrizko izenburua: Avengers: Endgame Zuzendaria: Anthony eta Joe Russo Gidoilaria: Christopher Markus, Stephen McFeely (Komikia: Jim Starlin) Aktoreak: Robert Downey Jr., Chris Evans, Mark Ruffalo… Herrialdea: AEB Iraupena: 181 minutu Ekoizpen-urtea: 2019

Aste honetan, Avengers: Endgame” (2019) Anthony eta Joe Russoanai amerikarren azken pelikula nahi dizuet gomendatu.

Hasteko superheroien komikietako mundua oso erakargarria zaidala aitortu behar dut. Hala eta guztiz ere, zazpigarren arteak mundu hau pantailaratzen ez du asmatu, nire iritziz behintzat. Ez, behink behin, Marvel unibertsoko pertsonaien inguruko lanak egiten hasi arte. Ez noa esaten denak lan bikainak direnik, ezta hurrik emen ere! Baina, planteamendu antolatu bezain ausrta egin dutela aitortu behar zaie. Bere garaian arrisku handiko apustua egin zuten, ondo baino hobeto atera zaiena.  

Gauza asko daude lan honen inguruan esateko, baina, duda barik, bota dakiokeen lorerik handiena luzea ez dela egiten esatea da. Kontuan izanda hiru orduko pelikula batez ari garela, ez dago batere txarto.

Clevelanden munduratu ziren anaiok hainbat lan dituzte borobilduta telebistarako, bai eta pantaila erraldoian ikustekoak ere. Azken hauen artean Marvel unibertsoari dagozkionak dira aipagarrienak, inolako zalantzarik gabe: Avengers: Infinity War” (2018), bereziki.

Hau bezalako ekoizpen erraldoi batean zaila da oso antzezle zehatz baten jarduna nabarmentzea. Alde batetik, hainbatetan sekuentzien ikusgarritasunak haien lana estaltzen duelako eta, bestetik, aktoreen zerrenda amaiezina delako. Azken puntu honen inguran, oso zaila den oreka bat lortu egin dutela aitortu behar zaie behintzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa