The Sisters Brothers

Erabiltzailearen aurpegia
Jatorrizko izenburua: The Sisters Brothers Zuzendaria: Jaques Audiard Gidoilaria: Jaques Audiard, Thomas Bidegain (Eleberria: Patrick Dewitt) Aktoreak: Joaquin Phoenix, John C. Reilly, Jake Gyllenhaal… Herrialdea: Frantzia Iraupena: 121 minutu Ekoizpen-urtea: 2018

      Aste honetan, Jaques AudiardParisen munduratu zen zinemagilearen azken lana gomendatu nahi dizuet, The Sisters Brothers” (2018) izenekoa alegia. Western berezi baten aurrean gaude, normala denez gero. Izan ere, Frantzian buruturiko pelikula bati buruz ari baikara. Hortaz, istorioa kontatzeko era, erritmo, sentsibilitatea… dena desberdina da.

      Charlie eta Eli anaien gorabeherak kontatzen dizkigu pelikula interesgarri honek. Anaiok pertsonak akabatzen egiten dute lan eta ez die axola batere gizaseme horiek errudun edo errugabeak diren, haien lana besterik ez da eta. Hala eta guztiz ere, oso persona bestelakoak dira: Charlie hiltzeko jaioa den bitartean, Elik bizimodu arrunta nahiko luke izan.

      Gorago esan bezala, lan honen arduradun nagusia Jaques Audiarddugu. Izan ere, zuzentzeaz gain, artista frantziarra gidoiaren egokitzapenaz ere arduratu baita. Zinemagile galiarra ohituta dago izendapen eta sariak jasotzen. Izan ere, lan honekin zenbait sari irabazi baititu, baina ez da gertatu zaion estreinako aldia, ez horixe! Berea da, esate baterako, Un Prophète” (2009) zeinarekin premio andana lortu zituen.

       Aipatutako guztiak pelikula ikustea justifikatzen badu ere, ezin da ahaztu aktoreen zerrenda aparta dela: Joaquin Phoenix, John C. Reillyedo Jake Gyllenhaalbezalako izenak biltzen ditu eta. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide