aiaraldea.eus

"La Hija de un Ladrón"

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo   Komunikazioa

Jatorrizko izenburua: La Hija de un Ladrón

Zuzendaria: Belén Funes

Gidoilaria: Belén Funes, Marçal Cerbián

Aktoreak: Greta Fernández, Eduard Fernández, Àlex Monner…

Herrialdea: Espainia

Iraupena: 102 minutu

Ekoizpen-urtea: 2019

Nire kasuan dagoeneko ohitura bilakatu da urtero Donostiako zinemaldira joatea, erabat sanoa den usadioa bestalde. Bada, aurten “La Hija de un Ladrón” (2019)Belén Funeszinemagile katalandarraren opera prima ikusteko abagunea izan dut. Nola gurea aurreneko pasea izan zen, zuzendaria eta aktoreekin batera ikusteko parada izan genuen gainera. Oso pelikula gordina izaki, gorputzaldi ona uzten ez dizun arren, zenbait pertsonen eguneroko gogorra ezagutaraziz, zineak dituen futzioen artean bati ederto heltzen dio: zeini eta gure gizartean ematen diren bidegabeko tarte sozialen salaketa egiteari.

Familia bat osatu nahi duen neska gazte batek, bere aitaren ustekabeko agerpenarekin, dituen asmo guztiak arriskuan daudela ikusiko du. Bere planak aurrera eramateko erabaki zailak hartu beharko ditu.

Esan bezala, Belén Funesen lehenbiziko zinta dugu honako hau. Bartzelonan munduratu zen zuzendariak trebezia handia erakutsi egin du kameraren atzealdean. Izan ere, inongo momentutan ez baita igertzen hasiberri baten lana ari garela ikusten. Kamera beharrezkoa den lekuan kokatzen abilezia erakusten du, pertsonaiei behar duten espazioa egokiro emanez. Berak badaki profesional handiak daudela bere agindupean eta, adimentsu jokatuz, behar duten espazioa eskaintzen die, azken emaitzari mesede handia eginez.

Aktoreen lana goraipatzeko modukoa da, duda barik. Nabarmentzekoa da Eduardeta Greta Fernándezek borobiltzen dituzten karakterizazioak, aita eta alaba ederto daude film interesgarri honetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa