aiaraldea.eus

"Mientras dure la guerra"

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo   Kultura

Jatorrizko izenburua: Mientras dure la guerra

Zuzendaria: Alejandro Amenabar

Gidoilaria: Alejandro Amenabar, Alejandro Hernández

Aktoreak: Karra Elejalde, Eduard Fernández, Santi Prego…

Herrialdea: Espainia

Iraupena: 107 minutu

Ekoizpen-urtea: 2019

Aste honetan, Txilen munduratu zen Alejandro Amenabarzinemagilearen azken pelikula nahi dizuet gomendatu, “Mientras Dure la Guerra” (2019) izenekoa alegia. Zinez interesgarria iruditu zait zelan marrazten duten persona baten barruko liskarra, erratu dela konturatzen den unea maisuki pantailaratuz, bai zuzendariak, bai eta antzezleak ere.

Ahaztea komeni ez zaigun historiaren zatitxo bat kontatzen digu Amenabarrek, Nahiko beldurgarria irudi zait egiaztatzea zintan kontatzen denak oraindik ere ez duela gaurkotasunik galdu. Filmearen hainbat pasartetan arnas daitekeen amorruak, zoritxarrez, gure artean dirau.

Txileko Santiagotarrak dagoeneko ibilbide luzetxoa du zinearen munduan eta, nire ustetan eskertzekoa dena, haien artean antzekotasun urria duten hainbat lan ditu. Haietako batzuk, gainera, kalitate handikoak, hala nola, “Tesis” (1996), “Los Otros” (2001) edo “Mar Adentro” (2004).

Nabarmentzekoa da, duda barik, zinta interesgarri honetan antzezleen jarduna. Alde batetik, Karra Elejaldek gorpuzturiko Unamunoren karakterizazioa dugu, konplexu bezain eraginkorra dena eta, bestetik, Eduard Fernándezen Miláns del Boschena, pertsonaiaren neurri egokia ematen duena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa