aiaraldea.eus

"Knives Out"

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo   Kultura

Jatorrizko izenburua: Knives Out Zuzendaria: Rian Johnson Gidoilaria: Rian Johnson Aktoreak: Daniel Craig, Ana de Armas, Chris Evans… Herrialdea: AEB Iraupena: 130 minutu Ekoizpen-urtea: 2019

Aste honetan, Marylanden jaiotako Rian Johnsonzinemagile estatubatuarraren azken lana nahi dizuet gomendatu: zein eta “Knives Out” (2019) izeneko pelikula. Zinez dibertigarria den zinta baten aurrean gaude, non, erabat bihurria den gidoi bati esker, begiak metraje osoan zehar pantaila erraldoian iltzatuta izango ditugun. Film hau, gainera, ederto dago errodatuta, plano bakoitza neurrikoa da, aktoreen zerrenda erabat erakargarria, godoi adimentsua du… zer gahiago eska daiteke? Zinema-aretora joateko norberak argudio desberdinak erabiliko ditu, noski, baina bilatzen dena baldin eta bada pare bat ordutan kanpoan utzitakoaz ahaztea, hauxe duzue aukera paregabea.

Idatzi dituen eleberri beltzen kalitatea dela eta, izen handiko idazle bat hilda agertzen denean, detektibe entzutetsu bat gertatera argitzen ahaleginduko da. Ez du, ordea, erraztasun handirik topatuko, egia argitu ez dadin tartean interes asko egongo baitira.

Ez dira asko zuzendari honen lanak. Hori bai, bere izena izen handiko saga batekin lotuta dago, zeren eta Star Warsen zortzigarren atala zuzendu baitu: “Star Wars: The Last Jedi” (2017) deiturikoa, alegia. Bestalde, nahiko interesgarria den “Looper” (2012) izeneko filma ere berea dugu.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa