aiaraldea.eus

1917

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo
Jatorrizko izenburua: 1917 Zuzendaria: Sam Mendes Gidoilaria: Sam Mendes, Krysty Wilson-Cairns Aktoreak: George MacKay, Dean-Charles Chapman, Mark Strong … Herrialdea: Erresuma Batua Iraupena: 119 minutu Ekoizpen-urtea: 2019

    Aste honetan, Erresuma Batuan jaio zen Sam Mendesen azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta 1917” (2019) izeneko filma. Aurretik doala lan on baten aurrean gaudela. Hau honela, ez dut ulertzen zein ekarpen egiten duen zorioneko plano sekuentzia bakarra. Hasteko gezurra da, ez baita denbora errealean gertatzen den istorio bat, eta, jarraitzeko, ikuslea istorian gehiago sar dadin ez dut uste plano bakar baten beharrik dagoenik. Dena dela, ez dira gutxi zinta honek dituen indarguneak, hala nola, ikuslea zinema-aretoko besaulkian iltzaturik uzteko gaitasuna, tentsioari eusteko ahalmena, plano luze eta konplexuak koreografiatzeko duen erraztasuna… 

    Gerra handian girotuta dagoen zinta entretenigarri honetan bi soldadu britaniar  gaztek pairatuko dituzten zorigaitzak kontotuko dizkigu Mendesek maisutasun handiz. Zinez aldrebesa den egokitu zaien misioan arerioaren lurraldea zeharkatu beharko dute hil edo biziko garrantzia duen mezu bat entregatzeko.

    Pelikula honen erantzule nagusia Sam Mendes dugu. Reading hiriko zinemagileak 8 film zuzendu ditu egun arte. Pelikula hauetan guztietan zenbait lan aipagarri daudela esan beharra dago, hala nola, American Beauty” (1999) edota Road to Perdition” (2002).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa