aiaraldea.eus

Los Siete Samurais

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo
Jatorrizko izenburua: Shichinin no Samurai Zuzendaria: Akira Kurosawa Gidoilaria: Akira Kurosawa, Shinobu Hashimoto, Hideo Oguni Aktoreak: Toshirô Mifune, Takashi Shimura, Yoshio Inaba... Herrialdea: Japonia Iraupena: 205 munutu Ekoizpen-urtea: 1954

Azken bolada honetan bizi izaten ari garen guztia ezezaguna zaigu erabat. Etxealdia ari gara denok egiten, egun arte arrunta izan den edozer ezin dugu dagoeneko egin: zine-aretoak, besteak beste, itxita daude noski. Hori dela eta, argi dago garai desberdin hauetan zineaz gozatzeko modu desberdinak beharko ditugula, nahiz eta horretan aldaketa nabarmenik ez dagoen: Netflix, telebista, ordenadorea… Dena dela, zera pentsatu dut: akaso une egokia izan daitekeela klasikoak berrikusteko. Duela gutxi telebistan Akira Kurosawaren Los Siete Samurais” (1954) izeneko lan handia jarri zuten eta, horixe da hain zuzen ere, aste honetan gomendatu nahi dizuedan filma.  

Tokion munduratu zen maisuaren pelikula honek itzal handia du, duda barik. Bertsio ederra errodatu zuen John SturgesIllinoisen sortu zen zuzendari handiak, Los Siete Magníficos” (1960) alegia.

Kurosawaren filmografian kontaezinak dira topa ditzakegun maisulanak, bakan batzuk aipatzearren hona hemen adibide batzuk: Rashomon” (1950), “Yojimbo” (1961), Dersu Uzala” (1975) edota Ran” (1985). Aipatu gabe oso pelikula handiak utzi ditut, jakina, baina denak zerrendatuz gero beste ezer ez nuke aipatuko.

Gomendatzen ari natzaizuen lan honetan zuzendari japoniarraren hasierako pelikuletan ohikoa zen aktore bat agertzen da: Toshirô Mifune, maisuaren lan horietako guztietako ezaugarritzat jo daitekeena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa