I, Tonya

Erabiltzailearen aurpegia

Jatorrizko izenburua: I, Tonya

Zuzendaria: Craig Gillespie

Gidoilaria: Steven Rogers

Aktoreak: Margot Robbie, Sebastian Stan, Allison Janney...

Herrialdea: AEB

Iraupena: 121 munutu

Ekoizpen-urtea: 2017

Aste honetan, azken bolada honetako joera apurtuko dut. Izan ere, klasikoak berrikustea proposatu dizuet aurreko bi asteetan, eta nire asmoa bide horretatik jarraitzea zen, baina etxealdiak gauza asko ikusteko parada ematen du. Bai eta bere garaian zien-aretoetan ikusi ez genituen pelikulak ikusteko ere, nahiz eta zinta horiek duela ez horrenbeste estrenatuak izan diren. Horixe da, alegia, gaurkoan gomendatu nahi dizuedan filmaren kasua, zein eta I, Tonya” (2017). Lan oso balekoa iruditu zait: entretenigarria da, gustura ikusten da, zenbait konbentzionalismorekin apurtzen duen muntaia originala du, nabarmentzeko moduko karakterizazioak barnebiltzen ditu… laburbilduz, merezi du!


Dokumental baten egitura hartuta, Tonya Hardingirristalariaren bizitza bihurria kontatzen digu drama aipagarri honek. Kontakizunaren mamia aberatsa izateaz gain, metrajean zehar zinez bereziak diren pertsonak ere aurkituko ditugu, lanaren maila argiki igotzen dutenak.


Pelikula honen zuzendaria Craig Gillespieda. Sydneyn jaio zen zuzendari honek ez du bereziki luzea den ibilbide profesionalik. Telebista zein zinemarako lan egin duen artista honen filmografian gomendatzen ari garen zintaz gain, Lars and the Real Girl” (2007)  izenekoa ere nabarmendu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide