One, Two, Three

Erabiltzailearen aurpegia

Jatorrizko izenburua: One, Two, Three

Zuzendaria: Billy Wilder

Gidoilaria: Billy Wilder, I.A.L. Diamond (Antzezlana: Ferenc Molnar)

Aktoreak: James Cagney, Pamela Tiffin, Horst Buchholz...

Herrialdea: AEB

Iraupena: 108 munutu

Ekoizpen-urtea: 1961

Berrogeialdi luze, astun eta nahasgarri hau, ahal den neurrian behinik behin, hobeto eramaten lagundu ahal digu, duda barik gainera, maisu erraldoia den Billy Wilderjaun txit gorenak. Egungo Polonian munduratu zen jenio honen pelikula bat nahi dizuet gomendatu aste honetan, zein eta One, Two, Three” (1961) izeneko harribitxi hau. Indargunez jositako lana dugu hau, hala nola, gidoi borobila du, elkarrizketa adimentsuak nonahi topa ditzakegu, ironia dario poro guztietatik, antzezpen bikainak barnebiltzen ditu… hots, behin eta berriro ikusteko moduko film batez ari gara.


Gerra Hotza izenarekin ezagutzen den garaian kokatzen da kontakizuna. Izen handiko freskagarri baterako lanean diharduen ordezkari bati bere gustukoa ez den mandatu bat egokituko dio nagusiak. Hortik aurrera ezin konta ahala korapilo sortuko dira. Lan honen erritmoa zinez frenetikoa dela. 


Esan bezala, produktu bikain honen atzean Billy Wilder handia dago. Zinemagile honen filmografia emankor bezain borobila da, ezinezkoa da bere lan bikainak aipatu baten bat ahaztu barik.


Bestalde, zinta handi honetan aritzen diren antzezleen lana nabarmendu behar da, inolako zalantza barik. Den-denak izugarri ondo dauden arren, azpimarratu nahi nituzke bai James Cagney bai eta Pamela Tiffin handien antzezpenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide