El jovencito Frankenstein

Erabiltzailearen aurpegia

Jatorrizko izenburua: Young Frankenstein

Zuzendaria: Mel Brooks

Gidoilaria: Gene Wilder, Mel Brooks (Eleberria: Mary Shelley)

Aktoreak: Gene Wilder, Marty Feldman, Cloris Leachman...

Herrialdea: AEB

Iraupena: 105 munutu

Ekoizpen-urtea: 1974

Aste honetan oso pelikula dibertigarri bat nahi dizuet gomendatu, zein eta Mel Brookszinemagilearen Young Frankenstein” (1974) izenekoa, alegia. Aitortu behar dut Brooklynen jaiotako gizaseme honek egiten duen zinema-mota ez dudala batere gustuko, baina lan honekin bete-betean asmatu zuela onartu behar zaio, nire uste apalean behinik behin. Gidoi oso bihurria, umore sinple baina eraginkorra eta aktoreen lan bikaina ditugu film honen zenbait indargune.


Lan honetan, zuzendariak kontatzen digu zein erraza den saihestu nahi horretan erortzea. Izan ere, istorio honen protagonistak bere arbasoaren zoritxarreko gomutari bizkarra eman nahi dion arren, ezin baitu hark egindako akats berberak errepikatzea ekidin. 


Brooks jaunak maisutasun handiz helarazten digun istorio barregarri hau. Ezin gauza bera esan, ez behintzat nire ustetan, gerora zert zituen produktuen inguruan. Bere umoreak eraginkortasuna galdu zuen eta zakarkerian erori zen, oso produktu eskasak ekoiztziz. 


Tankera honetako zinta batean, dudarik ez dago, aktoreen jardun egokia funtsezkoa da. Zorionez, kasu honetan oso langile trebeak bildu ziren. Hala, bai Gene Wilder, bai Marty Feldman, bai eta Cloris Leachmanzinez barregarri daude haien roletan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide