Invasion of the Body Snatchers

Erabiltzailearen aurpegia

Jatorrizko izenburua: Invasion of the Body Snatchers

Zuzendaria: Philip Kaufman

Gidoilaria: W.D. Richter (Eleberria: Jack Finney) 

Aktoreak: Donald Sutherland, Brooke Adams, Leonard Nimoy ...

Herrialdea: AEB

Iraupena: 115 munutu

Ekoizpen-urtea: 1978

Aste honetan, Chicago hirian jaio zen Philip Kaufman zuzendari estatubatuarraren Invasion of the Body Snatchers” (1978) izeneko pelikula nahi dizuet gomendatu. Ez da oso ohikoa izaten pelikula baten bertsio berria egiten denean emaitza onik lortzea. Hala ere, gomendatzen ari naizen lan hau, inon idatzita ez dagoen arau honen salbuespena da, duda barik. 1956an, Kaufmanen hirikidea zen Don Siegel handiak pelikularen estreinako bertsioa egin zuen erabat gomendagarria dena. Ez dut gauza handirik esan nahi pelikularen inguruan, baina amaierarekin adi egoteko eskatu beharra dago kasu honetan. Izan ere, oso harrigarria baita.

 

Esan bezala, film honen atzean Philip Kaufman dugu. Illinoisko zinemagileak baditu zenbait lan bisitatxo bat egitea ondo merezi dutenak, hala nola, Elegidos para la Gloria” (1983) edo Quills” (2000). Zinemagile honen ekarpenak ez dira, ordea, zuzendari gisa burutu dituen proiektuak besterik, gidoilari moduan ere ibilia da eta arlo honetan ezin ahaztu En Busca del Arca Perdida” (1981) lan handiaren gidoia bere istorio batean oinarrituta dagoela.

 

Bukatzeko, zinta honetan Donald Sutherland aktore kanadiarrak egiten duen lana nabarmentzea gustatuko litzaidake, zinez doitua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide