Onward

Erabiltzailearen aurpegia

Jatorrizko izenburua: Onward

Zuzendaria: Dan Scanlon

Gidoilaria: Dan Scanlon, Jason Headley, Keith Bunin

Aktoreak: Animazio lana.

Herrialdea: AEB

Iraupena: 102 minutu

Ekoizpen-urtea: 2020

Aste honetan, Pixar ekoiztetxe sonatuaren azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta Onward” (2020) izeneko lan hunkigarria. Betiko moduan, Kalifornian kokaturiko ekoiztetxeak teknikoki akasgabea den produktua aurkezten digu. Ez hori bakarrik, biltzen duen kontakizunak badu arima, zirraragarria da eta, gainera, zenbait pertsonaia eder aurkezten dizkigu. Gehiago eska daiteke?

Fantasiazko mundu batean giroturik dagoen ipuin polit hau gai da ikusleraengan sentsazio positiboak eragiteko. Oso abiapuntu interesgarria du, nire ustez era egokian garatzen duena gainera. Film hau ikusten oso une atsegina pasako duzue, bizi ari garen garai hauetan gutxi ez dena. Duda barik, zinta honen indargunerik nabariena irudien kalitate izugarria da. Alderdi honetan oraindik ere aldea dago Pixar eta bere lehiakideen artean.

 

Lan honen atzean Dan Scanlon dago. Michiganen jaio zen animatzaile honek ez du oso ibilbide luzea. Izan ere, hauxe bere bigarren film luzea baino ez dugu, lehendik Monsters University” (2013) izeneko pelikula egina baitzuen. 

 

Film hau ez da, ezta hurrik eman ere!, faktoria amerikarrak burutu duen lanik borobilena. Are gehiago esango nuke!, nahiko urrun dago Up” (2009) bezalako artelan batetik. Baina gaur egun karteldegian dagoen eskaintza ikusita, aukerarik onenetakoa dela esango nuke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide