Saratxoko Jaietan egindako mendi ibilaldia arrakastatsua izan da berriro

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Saratxoko Jaietako egitarau erdia oraindik ospatzeke badago ere, pasa den asteburuan ekimen jendetsua izan zuten igandean; mendi ibilaldia, alegia. Jende ugari elkartu zen patxadaz edo arineketan ibilbidea betetzeko.

Ostiralean, ordea, gauean izan zen ospakizuna eta kontzertua egin zuten.

Argazkiak: Pruden Aldaiturriaga, Saratxoko Jai Batzordea

Puntazo Egunaren edizio berria abenduaren 19an ospatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia   Kultura

Puntazo Egunaren edizio berria abenduaren 19an ospatuko dute

Amurrioko Puntazo Eguna jaialdia antolatzen duen batzordeak dagoeneko aurtengo egitaraua kaleratu du. Aurten ere Matias Landaburu ikastetxean ospatuko den jaialdia abenduaren 19an gauzatuko dute, eta egitarau oparoa ekarriko du.

Goizeko 11:00ak aldera emango zaio hasiera egunari, haurrentzako tailerrak eta likoreak prestatzeko tailerrak ere egin dituzte.

13:00etan patxaran dastatzeko parada emango dute doan eta ostean, herrian zeharreko triki-poteoa hasiko da, non jaialdiari hasiera emateko txupina ere jaurtiko den.

Euskara kalera zuten Artziniegan larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Artziniega

Nahiz eta mendi ibilaldia bertan behera utzi zuten eguraldi txarraren ondorioz, euskara kalera atera zuten Artziniegan larunbatean. Horretarako triki-bertso-poteo egin zuten goizean Asier Rubio eta Izar Mendiguren bertsolarien eskutik.

Tabernaz taberna joan ostean bazkaria egin zuten eta gauean erromeriaren txanda heldu zen. Euskararen Egunak ekimenaren jarraituko dute aste honetan.

Argazkiak: Uxue Tome, Unai Gotxi, Joseba Vivanco

Musika astea kalean egin zuten asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Urduña

Nahiz eta Urduñako Gaztetxean bukatu zuten Musika Astea Jam Session baten eskutik, ekimenaren antolatzaile eta parte hartzaileak goizean tabernaz taberna mugitu ziren herria girotzeko.

Argazkiak: Antonio Muñoz, Josu Ganzabal

Musika eta flamenkoa uztartu zuten atzo Musika Bandak eta Algarabia taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

Mazzantini elkarteak antolatutako aste kulturala amaitzeko Laudioko Musika Bandak eta Algarabia flamenko taldeak ikuskizuna eskaini zuten atzo. Jende ugari hurbildu zen elizara musika eta dantza emanaldia ikusteko.

Berbit erabiltzaileak ikuskizuneko bideoa ere sareratu du komunitatean.

Argazkiak: Aitor Burgoa

Aletxu Zobaranek egindako marrazkiak argitaratu ditu Ataramiñek

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Kultura

Aletxu Zobaranek egindako marrazkiak argitaratu ditu Ataramiñek

2015ean argitaratutako liburuak aurkeztu ditu Ataramiñek. Hiru dira guztira: Ataramiñe’15, Ilargiraino eta Burdin elorri arantzetan. Lehenengoa urtekaria da, eta 18 preso eta iheslari politikoren lanak jasotzen ditu. Horien artean Aletxu Zobaran Saratxoko presoaren 5 marrazki daude. Bigarrena Mikel Orbegozoren komikia da eta azkenak Joseba Arregiren margoak eta testuak barnebiltzen ditu.

Poteo musikatuak doinuz bete ditu bazterrak

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Kultura  Urduña Musika Astearen baitan ekimen ugari ari dira ospatzen Urduñan egunotan; besteak beste, udalerriko 16 tabernetan beste hainbeste kontzertu antolatu dituzte Musika Poteo ekimenenan. Musika Poteoaz gain, ekimen ugari izan dira Musika Astearen baitan, kontzertuak, kalejirak eta erakusketak esaterako. Asteburu honetan ospakizunak aurrera jarraituko du, kontzertu gehiago izango baitira Musika Astearen azken txanpari ekiteko.

Eguraldiak lagundu ez arren, Lendoñobeitiko kultur ibilaldira batu ziren hainbat herritar

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Gutiérrez   Kultura

Lendoñobeitin kultur ibilaldiko edizio berria egin zuten igandean. Salvador Velillak inguruko baselizen historia azaldu zien bertaratutakoei.

Argazkiak: Jose Mari Gutierrez

Saratxoko Jaiek bi asteburuko egitaraua eskainiko dute

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia   Kultura

Saratxoko Jaiek bi asteburuko egitaraua eskainiko dute

Datorren ostiralean, azaroaren 27an, hasiko dira Saratxoko Jaiak, eta Abenduaren 7ra arte egitarau oparoa eskainiko dute.

Hasteko, azaroaren 27rako kontzertuak iragarri ditu Saratxoko Jai Batzordeak, zehazki Garraxika taldeak eta beste talde sorpresa batek emango dituztenak. Gauari amaiera emateko Diskodantza egongo da Saratxoko txokoan bertan.

"Arteterapian ez da lan egiten gaixotasunarekin baizik eta sormenarekin"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

"Arteterapian ez da lan egiten gaixotasunarekin baizik eta sormenarekin"

 

SUSANA CORBELLA (Laudio, 1965) arteterapeuta da eta graduondokoa antolatu du Bilbon. Arteterapia zer den azaldu du.

Lehenik eta behin, zer da arteterapia? Nola definituko zenuke? Zein teknika mota erabiltzen dira diziplina horretan?

Musika Asteak kontzertuz bete zituen tabernak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Urduña

Urduñako Musika Asteak bere lehen asteburuko egitaraua bete du eta herritarrei proposatutako ekintzen artean hainbat kontzertu gauzatu zituen.

Argazkiak: Antonio Muñoz

Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariek saio dibertigarria eskaini zuten

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Orozko

Berbaz kultur elkarteak antolaturik Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariek afarira bertaratu ziren pertsonak dibertitu zituzten euren bertsoei esker. Oier Larrinaga Orozkoko bertsolari gazteak ere kantatu zuen.

Argazkiak: Bego Respaldiza

"Dantzak poztasuna eta lasaitasuna ematen dit"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Aiara  Aiara: Murga

"Dantzak poztasuna eta lasaitasuna ematen dit"

AINHIZE SOLAUN (Murga, 1990) dantzariak Gaztea Dantzan lehiaketa irabazi du bideo honekin. Sariari buruz ez ezik, dantza munduari buruz ere mintzatu da.

 

Zer irabazi duzu?

Andere Abesbatzak ikuskizun berezia egin du bere 25. urteurrena ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

Andere Abesbatza talde laudioarrak 25 urte bete ditu eta atzo ikuskizun berezia eskaini zuen Lamuzako San Pedro elizan. Musika bandaren eta Baisalako laguntza izan zuten horretarako, besteak beste.

Argazkiak: Aitor Burgoa

“Nire kalabaza lanparak munduan bakarrak dira, eta pertsonalizatuak gainera”

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Amurrio

“Nire kalabaza lanparak munduan bakarrak dira, eta pertsonalizatuak gainera”

IÑAKI GARCIAk (1989, Amurrio) kalabazekin lanparak egiten ditu. Berak landatu, artesanalki marraztu, egokitu eta saltzen ditu.

Kalabazekin lanparak egiten dituzu. Bizitzan hainbeste kalabaza jaso dituzu ala?

Iaz 15 bat. Urte osoan zehar lanparak egiten ibili naiz, bakarra falta zait. Aurten 50-60 kuia jaso ditut! Iaz peregrino motako kuiak bakarrik jarri nituen. Aurten forma askotakoak landatu ditut: suge itxurakoak, malkoenak, bitxienak… Kalabazen mundua oso handia da.

Kalabazekin lanparak egiteko argia izan behar al da?