Munduko 1.623 jaiotza Santxotena museoan, iaz baino 170 gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kultura

Munduko 1.623 jaiotza Santxotena museoan, iaz baino 170 gehiago

Munduko Jaiotzen erakusketa ikusgai egongo da Santxotena Museoan urtarrilaren 31ra arte. Asteburu guztietan izango dute bisitariek ikusteko aukera;  11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

Aurtengo edizioan Eguberrietako 1.623 jaiotza erakutsiko ditu Teresa Lafraguak urterik urte atontzen duen erakusketan, iaz baino 170 gehiago.

"Gabriel Aresti kontent zen Laudion, idazteko denbora uzten zion bere lanak"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

"Gabriel Aresti kontent zen Laudion, idazteko denbora uzten zion bere lanak"

ADUR LARREAk (Bilbo, 1982) "Biografikoa" komikia marraztu du. Gabriel Arestiren biografia da eta Laudio agertzen da kontakizunean. Egindako lanaren nondik norakoak azaldu ditu.

Eleberri grafiko bat kaleratu berri duzu, zeri buruzkoa?

Musika, dantza eta musa nagusi Saratxoko Jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Asteburu honetan ospatu da Saratxoko Jaien bigarren zatia. Musika kontzertuak, dantzak eta mus txapelketa izan dira festen protagonistak. Gaur bukatuko dira, herri bazkariarekin eta erromeriarekin.

Argazkiak: Mari Jose Fernandez, Zaloa Kintana eta Makabi taldea

 

"Marrazteak komunikazio modu bat eskaintzen dit, errealitatetik harago joaten dena"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Urduña

"Marrazteak komunikazio modu bat eskaintzen dit, errealitatetik harago joaten dena"

IKER LOIDI VADILLOk (Urduña, 2000) Galtzakomik Komiki lehiaketaren 2. saria irabazi du eta horren inguruan mintzatu da.

Zer da zehazki irabazi duzun saria?

Aiaraldean sortutako musika eta literatura Durangoko Azokan egongo da aurten ere

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Aiaraldea

Aiaraldean sortutako musika eta literatura Durangoko Azokan egongo da aurten ere

Gaur hasiko da Durangoko Liburu eta Disko Azokaren 50. edizioa, eta datorren asteko asteartera arte iraungo du.

Euskal Herriko ehunka idazle, musikari eta artista gerturatuko dira lau egun horietan zehar Durangoko Landako gunera, eta Aiaraldeko literatura eta musikek ere izango dute euren txokoa. Izate faltsua taldea arduratuko da “Ahotsenea zuzenekoak” guneko lehen musika emanaldia eskaintzeaz. Zaratak agindu dezan! lana aurkeztuko du musika taldeak oholtza gainean.

Euskararen Nazioarteko Egunak ekitaldi ugari aterako ditu kalera gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio

Euskararen Nazioarteko Egunak ekitaldi ugari aterako ditu kalera gaur eta bihar

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hamaika ekintza antolatu dituzte eskualdeko hainbat herritan. Artziniegan, adibidez, pasa den astean abiatu zuten egitaraua eta gaur goizean jarraituko dute Arteko Gure Aman egingo diren ipuin, jolas eta tailerrekin. Bihar bukatuko da Artziniegako egitaraua “Zergatik ez?" tailerraren eskutik. Etnografia Museoan izango da 19:00etan eta helburua euskara sustatzea izango da.

Eskualdeko ikastetxe ugarik ekintzak prestatu dituzte Euskararen Nazioarteko Eguna gazteen artean zabaltzeko.

Habemus Papam taldeak bigarren diskoa kaleratu du: Hortzak erakutsi

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio

Habemus Papam taldeak bigarren diskoa kaleratu du: Hortzak erakutsi

Amurrioko Habemus Papam punk-oi taldeak bigarren lana kaleratu du. Lehen diskoaren izena Ekintza zuzena zen, eta Hortzak erakutsi titulua jarri diote bigarrenari.

YouTube plataforman entzun daitezke diskoko hamar abestiak:

[video:https://www.youtube.com/watch?v=xzvAOK0pVrA&list=PLfAEVGdNi_Qy_Plw9U4gCVFfMShU56KoQ]

Abenduaren 11n aurkeztuko dute diskoa eskualdean, Urduñako Gaztetxean, Legutioko Boot Boys taldearekin batera. 

Euskararen aldeko mezuek eskualdeko ikastetxe eta plazak bete zituzten atzo

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Aiaraldea

Gaur Euskararen nazioarteko eguna dela medio ekimen gehiago egingo badituzte ere -Orozkon edo Aiaran, adibidez-, atzo hamaika ekintza gauzatu zituzten Aiaraldean. Eskualdeko ikastetxeetan eta herriko plazetan zein beste hainbat lekutan euskara zaindu eta egunero erabili behar dela aldarrikatu zuten.

Argazki bilduma honetan Artziniegako Arteko Gure Ama, Amurrioko Lucas Rey eta La Milagrosa ikastetxeetan egindako ospakizunen irudiak ikusgai daude. Horrez gain, Okondoko Kultur Etxean eta Amurrioko Antzokian eta plazan eta Urduñako plazan ere jaso ditugu.

Saratxoko Jaietan egindako mendi ibilaldia arrakastatsua izan da berriro

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Saratxoko Jaietako egitarau erdia oraindik ospatzeke badago ere, pasa den asteburuan ekimen jendetsua izan zuten igandean; mendi ibilaldia, alegia. Jende ugari elkartu zen patxadaz edo arineketan ibilbidea betetzeko.

Ostiralean, ordea, gauean izan zen ospakizuna eta kontzertua egin zuten.

Argazkiak: Pruden Aldaiturriaga, Saratxoko Jai Batzordea

Puntazo Egunaren edizio berria abenduaren 19an ospatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia   Kultura

Puntazo Egunaren edizio berria abenduaren 19an ospatuko dute

Amurrioko Puntazo Eguna jaialdia antolatzen duen batzordeak dagoeneko aurtengo egitaraua kaleratu du. Aurten ere Matias Landaburu ikastetxean ospatuko den jaialdia abenduaren 19an gauzatuko dute, eta egitarau oparoa ekarriko du.

Goizeko 11:00ak aldera emango zaio hasiera egunari, haurrentzako tailerrak eta likoreak prestatzeko tailerrak ere egin dituzte.

13:00etan patxaran dastatzeko parada emango dute doan eta ostean, herrian zeharreko triki-poteoa hasiko da, non jaialdiari hasiera emateko txupina ere jaurtiko den.

Euskara kalera zuten Artziniegan larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Artziniega

Nahiz eta mendi ibilaldia bertan behera utzi zuten eguraldi txarraren ondorioz, euskara kalera atera zuten Artziniegan larunbatean. Horretarako triki-bertso-poteo egin zuten goizean Asier Rubio eta Izar Mendiguren bertsolarien eskutik.

Tabernaz taberna joan ostean bazkaria egin zuten eta gauean erromeriaren txanda heldu zen. Euskararen Egunak ekimenaren jarraituko dute aste honetan.

Argazkiak: Uxue Tome, Unai Gotxi, Joseba Vivanco

Musika astea kalean egin zuten asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Urduña

Nahiz eta Urduñako Gaztetxean bukatu zuten Musika Astea Jam Session baten eskutik, ekimenaren antolatzaile eta parte hartzaileak goizean tabernaz taberna mugitu ziren herria girotzeko.

Argazkiak: Antonio Muñoz, Josu Ganzabal

Musika eta flamenkoa uztartu zuten atzo Musika Bandak eta Algarabia taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

Mazzantini elkarteak antolatutako aste kulturala amaitzeko Laudioko Musika Bandak eta Algarabia flamenko taldeak ikuskizuna eskaini zuten atzo. Jende ugari hurbildu zen elizara musika eta dantza emanaldia ikusteko.

Berbit erabiltzaileak ikuskizuneko bideoa ere sareratu du komunitatean.

Argazkiak: Aitor Burgoa

Aletxu Zobaranek egindako marrazkiak argitaratu ditu Ataramiñek

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Kultura

Aletxu Zobaranek egindako marrazkiak argitaratu ditu Ataramiñek

2015ean argitaratutako liburuak aurkeztu ditu Ataramiñek. Hiru dira guztira: Ataramiñe’15, Ilargiraino eta Burdin elorri arantzetan. Lehenengoa urtekaria da, eta 18 preso eta iheslari politikoren lanak jasotzen ditu. Horien artean Aletxu Zobaran Saratxoko presoaren 5 marrazki daude. Bigarrena Mikel Orbegozoren komikia da eta azkenak Joseba Arregiren margoak eta testuak barnebiltzen ditu.

Poteo musikatuak doinuz bete ditu bazterrak

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Kultura  Urduña Musika Astearen baitan ekimen ugari ari dira ospatzen Urduñan egunotan; besteak beste, udalerriko 16 tabernetan beste hainbeste kontzertu antolatu dituzte Musika Poteo ekimenenan. Musika Poteoaz gain, ekimen ugari izan dira Musika Astearen baitan, kontzertuak, kalejirak eta erakusketak esaterako. Asteburu honetan ospakizunak aurrera jarraituko du, kontzertu gehiago izango baitira Musika Astearen azken txanpari ekiteko.