Pablo Ibarluzearen "Godot" antzezlana

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Laudio "Godot" antzerki obra estreinatu berri du Pablo Ibarluzea laudiarrak.

Kulturartekotasuna sustatzeko “Bizilagunak etxera” eguna egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Kultura

Kulturartekotasuna sustatzeko “Bizilagunak etxera” eguna egingo dute

Bizilagunak etxera eguna ospatuko dute otsailaren 15 eta 16an Laudion. Helburua kultur artekotasuna lantzea da. Zehazki, etorri berrien eta bertan jaiotakoen artean harremana lantzea bilatzen du Kulturarteko Zubiak elkarteak.

"Ilusio handiz hartu dugu dantza taldearen 30. urteurrenaren ospakizuna"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

"Ilusio handiz hartu dugu dantza taldearen 30. urteurrenaren ospakizuna"

IGONE ALDAMA Aiara Dantza taldeko kidea da. Aurten, 30 urte bete dituzte. Urtemuga ospatzeko ekitaldi ezberdinak egingo dituzte. 

Aiara dantza taldeak 30 urte bete ditu. Noiz eta zergatik sortu zen?

ERREPORTAJEA: Kintoak, tradizioaren metamorfosia

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Aiaraldea  Amurrio  Urduña

ERREPORTAJEA: Kintoak, tradizioaren metamorfosia

1839. urteko abuztuan bukatu zen Lehen Gerra Karlista, eta hala hasi zen foruen deuseztapena. Baina foruen galera ez zen bera bakarrik etorri Hego Euskal Herrira, ospakizun bat ekarri baitzuen berarekin: kintoen ospakizuna.

Iritsi dira San Blasak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

Iritsi dira San Blasak

Larunbatean San Blas eguna ospatuko dute Laudion. San Blas Kukutxe elkarteak 20 urte daramatza  azoka eta jaia antolatzen. “Feriak ez du interes komertzialik, baserriko bizitza erakusteko sortu genuen”, azaldu du Jesus Corredor elkarteko kideak.

 

Julian Iantziren debuta antzerkian

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Kultura  Amurrio

Julian Iantziren debuta antzerkian

Glu Glu produkzioak konpainiaren eskutik, eta Galder Perezen zuzendaritzapean, La última oportunidad antzezlana aurkeztuko du Julian Iantzik Amurrio Antzokian. Gurutze Beitia aktorearekin batera arituko da.

Iantzi telebistan egin dituen saioengatik oso ezaguna bada ere, antzerki-lan batean parte hartzen duen lehendabiziko aldia da hau. Obra iragan urriaren 25ean estreinatu zen Basauriko Sozial Antzokian, eta orduz geroztik Euskal Herriko hainbat agertokitan ikusi ahal izan dute.

Baranbio, Okondo eta Amurrio San Anton egunerako prest

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Kultura  Aiaraldea  Amurrio  Okondo  Amurrio: Baranbio

Baranbio, Okondo eta Amurrio San Anton egunerako prest

Goizeko 9:00etan kanpai errepikak eta suziriek festa iragarriko dute Armuruko San Anton baselizaren inguruetan Amurrion. 10:00etarako baserritar eta artisau produktu azoka irekita egongo da. Azoka zabala eta askotarikoa izango da; ehun postu inguru jarriko dira aurten. Txosna ere zabalduko da salda eta txakolina dastatzeko. Urtero bezala, San Antonen Lagunak elkarteak antolatu du jaia, Amurrioko Udalaren babesarekin. Antolatzaileek baserritarrez jantzita joateko deia luzatu diete hurbilduko diren guztiei eta batez ere txikienei, giroa politagoa izan dadin.

Munduko 1.223 jaiotzen erakusketa Santxotena museoan

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana   Kultura  Artziniega

Munduko 1.223  jaiotzen erakusketa Santxotena museoan

Santxotena museoan ikusgai daude Teresa Lafragua eta Xabier Santxotenak munduko herrialde guztietatik ekarritako jaiotzak. Jaiotza sorta urtero handituz doa: oraingo erakusketan 1.223 aurkeztu dituzte.


Erakusketaren xedea, kulturaren adierazgarri diren jaiotzen bitartez, beste kulturak erakustea da. “Ez dago erlijioarekin zehazki lotuta”, dio Teresa Lafragua arduradunak. Hala, bakoitzaren ikuspuntutik, interpretazio ezberdinak jaso dituzte erakusketan. 
Mundu guztiko txokoetatik ekarrita, hainbat jaiotza k osatzen dute bilduma. 

Aiaraldea Egunkariak urtekariarekin eta irratiko gehigarriarekin hasiko du urtea

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

Aiaraldea Egunkariak urtekariarekin eta irratiko gehigarriarekin hasiko du urtea

Ostegunean argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 7.alea. Ez, edonolakoa gainera. Izan ere, 24 orri izango ditu. Herriz herri datozen asteburuetan egingo diren jai eta azokak izango ditu protagonista. Batetik, igandean Amurrion ospatuko den San Anton de Armurukoa. Eta, bestetik, Orozkon egingo duten San Sebasti eguna. Amurrion eta Laudion gauzatzen ari diren hezkuntza jardunaldien berri ere bilduko du. Baita Artziniegako azken obrak, Luiaondoko anbulategi berria eta Okondoko elkarteek lokal publikoak erabiltzeko prestatzen ari diren araudia ere, besteak beste.

Aiaraldeko artistak, "Euskararen leihoak" zabaltzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

Aiaraldeko artistak, "Euskararen leihoak" zabaltzeko prest

"Euskararen Leihoak" ikuskizuna antolatu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Abenduaren 30ean izango da, Amurrio Antzokian 19:00etan. Udaberrian argitaratuko da ikuskizuna bilduko duen DVDa.

2010ean “Lili bana mikelentzat” ikuskizuna prestatu zuten. Bertan, eskualdeko artista ezberdinek haien lorea eskaini zioten Mikel Laboari. "Jende mordoa hurbildu zen ekitaldia ikustera Amurrioko antzokira. Ikuskizunaren harrera eta emaitza ezin hobea izan zen", gogoratu dute antolatzaileek. Horren adibide da gerora kaleratu zen “Lili bana mikelentzat” DVDa.

Bertsozalez BECteko da Antzokia larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Kultura  Amurrio

Bertsozalez BECteko da Antzokia larunbatean

Azken urteotan bezalaxe, BECtekada bertso-jaialdia izango da Amurrio Antzokian urtarrilaren lehenengo astearen bueltan. Ekimen honen helburua da Bertsolari Txapelketa Nagusietako finaletan parte hartzen duten bertsolariak gurera ekartzea. Jaialdiaren VIII. edizioa izango da aurtengoa, eta pasa den finalean lehiatu ziren bertsolariak ikusi ahal izango ditugu oholtza gainean: Amets Arzallus txapelduna, Maialen Lujanbio txapeldunordea, Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina. Gai-jartzaile, berriz, Naroa Sasieta arituko da.

Eskualdeko Alboka Eguna Urduñan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Aiaraldea

Eskualdeko Alboka Eguna Urduñan izango da

Urduñan izango da Aiaraldeko Alboka Eguna urtarrilaren 4an. Jardunaldia 10:00etan hasiko da Foru Plazan albokari eta panderojoleen eskutik.
Hitzordu horren ostean, ordubete barru zehazki, hamaiketakoaren txanda izango da Gernika Plazan.

Eguerdian Juan Mari Beltran txalapartariak hitzaldia eskainiko du. Beltran ez da soilik musikaria. Hernaniko Txalaparta Eskolako sortzaile eta zuzendaria izateaz gain euskal soinutresnen esparruan ikerlari garrantzitsuenetakoa da. Hainbat proiektutan parte hartu du eta lan ugari argitaratu ditu: diskak, filma...

"Gabonak urteari edo eguzki zikloari ongi etorria emateko dira"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

"Gabonak urteari edo eguzki zikloari ongi  etorria emateko dira"

FELIX MUGURUTZA (Laudio, 1965) historia ikerlaria da. Gabonen atzean izkutatzen diren ohitura eta istorioak aletu ditu elkarrizketa honetan.

Zer da ospatzen dena Gabonetan?

Maridomingi eta Olentzeroren bisita

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio Urtero bezala Olentzero eta Maridomingi Aiaraldean izan dira. Laudiora atzo arratsaldez jaitsi ziren. Txalapartariek, zanpantzarrek, artzainek, txistulariek eta herritar ugarik egin zieten ongietorria.