Jai, kultura eta kirol programetarako diru-laguntzen oinarri erregulatzaileak onartu dira

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Kultura

Jai, kultura eta kirol programetarako diru-laguntzen oinarri erregulatzaileak onartu dira

Prozesu parte-hartzailea aldarrikatuta, jai, kultura eta kirol programetan diru laguntzak eskatzeko baldintzak ezartzen dituzten oinarriak onartu dira. Horretarako aipatutako arloetako taldeen iritziarekin kontatu da, talde politikoekin batera, egin diren asanblada eta arloetako batzorde informatiboen bidez.

Irizpideak ezartzeko, taldeek inkesta desberdinak bete zituzten. Hala, jai programetarako 99.582 euroko diru laguntza, kulturaletarako 42.200 eta kiroletarako 45.400 eurokoa ezarri da. Programa bakoitzaren barruan atal desberdinak agertzen dira, zenbatekoa zehaztuz.

Kepa Sojok “Loco con ballesta” estreinatuko du bihar SOS Parkultura Gauan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

Kepa Sojok “Loco con ballesta” estreinatuko du bihar SOS Parkultura Gauan

Lau zinemagile laudioar elkartuko dira bihar Lamuza Parkean SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformaren ekimena babesteko.

SOS Parkultura Gauak erabilera kulturala eman nahi dio parkeari eta horretarako tokiko hainbat artistekin ekarpenak izango ditu. 21:30ean Igor Arzuagak kontzertua eskaini ez ezik, egindako bideo pare bat emango ditu.

Uztailaren 12an izango den Laudioko musika maratoiaren eskaintza zehaztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin   Kultura

Uztailaren 12an izango den Laudioko musika maratoiaren eskaintza zehaztu dute

Datorren uztailaren 12an Laudioko lehen zuzeneko musika maratoia jarriko da martxan. Herriko musika taldeen ezagutzari bultzada ematea duen proiektu horretan hamaika estilotako bandek hartuko dute parte.

Datorren asteko larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, Aldai plazan hain zuzen izango da zita eta, bertan, hiru talde laudioarren kontzertuez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Kontzertu bakoitzak 50 bat minutuko iraupena izango duelarik.

 

Proiekzio sistema digital berria irailean jartzea espero dute Lanbide Heziketa Ikastetxeko zinema aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Kultura

Proiekzio sistema digital berria irailean jartzea espero dute Lanbide Heziketa Ikastetxeko zinema aretoan

Laudio Top Zinema programaren eskaintza areagotuko duen proiekzio sistema digitalaz hornituko dute Udal Lanbide Heziketa Ikastetxeko zinema aretoa.
65.530 euroko inbertsioa burutuko du Udalak iraila aldera instalatzeko den ekipamendu berrian.  Berrikuntzak formatu digitalean soilik banatzen diren filmak eskaintzeko aukera emango du. Denboraldi hasieran, iraila aldera, 19.380 euro erabili zituen Udalak zinema aretoko eserlekuak aldatzeko.

Udako solstizioa: Tradizio kristau eta paganoen nahasketa

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri   Kultura  Aiaraldea

Udako solstizioa: Tradizio kristau eta paganoen nahasketa

Ekainaren 23an San Joan bezpera gaua ospatuko da Aiaraldeko hainbat herri eta auzoetan. Urteko egunik luzeena izan ohi da egun hori, eta oso errotua dago gauean sua piztearen ohitura. Udako solstizioari lotutako festa eta ospakizunak, baina, kristautasuna ezarri baino lehenagokoak dira. 

Saharar elkarteek hainbat ekintza antolatu dituzte Zamlako mobilizazioen 44. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin   Kultura

Saharar elkarteek hainbat ekintza antolatu dituzte Zamlako mobilizazioen 44. urteurrenean

44 urte bete dira Mendebaldeko Saharako herriak espainiar okupazioaren kontrako lehen mobilizazio baketsu masiboa martxan jarri zuenetik, Zamla izenez ezagutzen dena. Berau ospatzeko Amurrion sortu berri den “Convivencia y Solidaridad” saharar elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu hurrengo egunetan zehar.

Hiriska emakume taldeak urteroko antzerkia aurkeztuko du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana   Kultura  Artziniega

Hiriska emakume taldeak urteroko antzerkia aurkeztuko du larunbatean

Urtero bezala, Hiriska emakume elkarteak landutako antzerkia antzeztuko du Artziniegako zahar etxeko aretoan. Aurten, Nuria Valienteren “Uniendo Retales” antzezlana aurkeztuko dute.

Lau urte daramatzate Hiriska taldeko emakumeek antzezlanak aurkezten. Hori, taldekideen publikoan agertzeko lotsa kentzeko jaio zen.

Diru-laguntzen plan estrategiko berria onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

Diru-laguntzen plan estrategiko berria onartu dute

Laudioko Udalak diru-laguntzen plan estrategikoa onartu du. 2013an iraungi zen azkenengo plan estrategikoa eta gaur Udal Osoko Bilkurak onartutakoa aurten abiatuko da 2018an bukatzeko.

Planak aurrera egin du Omnia, PP eta Bilduren babesari esker. PSE-EE eta EAJ abstenitu dira.

Planak zenbait aldaketa jasoko ditu. Alde batetik, plan estrategiko bateratua izango da. Orain arte arlo bakoitzak bereak diseinatzen baitzuen. Aurrerantzean plan estrategiko bakarra egongo da.

"Geratzen zaigun erro kultural andaluziarra mantentzan saiatzen gara"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kultura  Laudio

"Geratzen zaigun erro kultural andaluziarra mantentzan saiatzen gara"

PAKI MACIAS (Laudio, 1960) Andaluziar Etxeko lehendakaria da. Asteburuan jardunaldi kulturalak egingo dute XI. Edizioa.

Zer dira jardunaldi kulturalak?

Jardunaldiak nahasketa dira. Ez ditugu bakarrik flamenko erakustaldiak egiten, areto dantzak ere egiten ditugu, gitarra ere jotzen da, eskulanek protagonismoa dute eta gastronomia ere jorratzen dugu. Denetarik apur bat egiten da. Aurten ez dugu olerkiaren esparrua jorratuko, baina aurreko urteetan emanaldiak antolatu ditugu.

Udaletxe ondoan kultura gunea egiteko proiektuak aurrera jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Kultura

Udaletxe ondoan kultura gunea egiteko proiektuak aurrera jarraitzen du

Hilabeteak pasa dira Laudioko udal gobernuak talde kultural eta sozialei gune kultural baterako proposamena aurkeztu ziela. Bertan, udaletxe ondoko orube hutsean, Aldai plazara ematen duena, zinea edota teatroa egiteko aukera azaltzen zen.

Proposamena Obra eta Hirigintza Sailaren Batzorde Informatibora eraman zuten pasa den asteko astelehenean. Bertan, ikerketa xehatua egingo dela azaltzen da. Horren ardura Cultiva eta Map enpresak izango dute, biak Udalarekin kolaborazioan. Hauek egindako proiektuak udalerrian gune kultural berriak lortzea du helburu.

Otxomaio jaiak: Bihotzaren erreketa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Urduña

Atzo bukatu ziren Urduñako Otxomaio jaiak. Kalejira bidez hiriko kaleetatik Bihotza agurtu ostean txalo eta suziri artean erre zuten. 

Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya

Urduña, jaien bigarren txanpari ekiteko prest

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

Urduña, jaien bigarren txanpari ekiteko prest

Gaur ekingo diete Urduñako Otxomaio jaiek bigarren txanpari. Maiatzaren 7an hasi ziren, eta igandea bitarte ekitaldi ugari egongo dira. Naiara Merino jaietako zinegotziak adierazi duenez, lehen zatiko balantzea oso positiboa izan da: “Egunez eta gauez antolatutako ekitaldietan jende askok hartu du parte”. Asteburuan bisita ugari jaso ditu Urduñak: “Inguruetatik eta kanpotik jende asko etorri da jaietara”. Aurtengo berrikuntzetako bat edalontzi berrerabilgarriena izan da. “Jaietan ere garbitasuna mantentzea eta birziklatzea zen helburua, eta bete egin da.

Arrastariko erromesaldia

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

Arrastariko herriek 375.erromesaldia egin dute gaur. Izan ere, 1639ko maiatzaren 9an Tertanga, Delika, Artomañana eta Aloriako alkateek Antiguako Ama Birjina haien zaindari izatea erabaki zuten. Ordutik, urtero egiten dute erromesaldia. Antiguako mezaren ondoren, Arrastariko entradillak dantzatu dituzte gazteek. Gero, hirirantz abiatu dira Tertangako, Amurrioko eta Urduñako alkateen hitzak entzutera. Ekitaldian Amurrioko ordezkari politikoek, arrastariarrek eta urduñarrek hartu dute parte. Baita Diputazioko eledun batek ere.

Argazkiak: Urduñako udala

"Eskolanian daukagun egitasmoa abestea eta dibertitzea da"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

"Eskolanian daukagun egitasmoa abestea eta dibertitzea da"

AIMAR SANJURJO (Laudio, 2000) Eskolania Arte On proiektuko kidea da. Gaur bere bigarren emanaldia eskainiko dute Laudion eta umeak musikaren mundura hurbiltzen saiatzen den proiektuaren inguruan mintzatu da.

Zer da Eskolania Arte On egitasmoa eta zenbat pertsonek parte hartzen duzue?

Guk daukagun egitasmoa eskolanian abestea eta dibertitzea da, tailer batzuk egiten ditugu eta inguruko hainbat eskolaniekin batera abesten dugu. Gure eskolanian 25 partaide inguru gara.

Zer egiten duzue eskolanian eta zenbat emanaldi eskaini dituzue?

Artziniegako museoaren 30. urteurrena, mahaingurua

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana   Kultura  Artziniega

Artziniegako Museoaren 30 urteak ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira azken asteotan, tartean Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin batera egindako mahaingurua. Argazkiak: Artziniega Museoa