[Erreportajea]: Dolumin Barikua: 1890etik abeltzainen topaleku

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Kultura

[Erreportajea]: Dolumin Barikua: 1890etik abeltzainen topaleku

Tradizio handikoa da Laudioko Dolumin Barikuko azoka. Duela 124 urte ospatu zen lehen aldiz eta orduz geroz-tik kontaezin ahala leku, egitarau, eta parte hartzaile aldaketa izan ditu.

“Museoa amets bat zen, baina auzolanaren bidez lortu egin genuen”

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana   Kultura  Artziniega

“Museoa amets bat zen, baina auzolanaren bidez lortu egin genuen”

JOSE LUIS FERNANDEZ ZURBITU (Bilbo, 1946) Artea Etnografia elkarteko kidea da. Museoaren nondik norakoak azaldu ditu.

[Erreportajea] Artziniega museoa, 30 urte ondarea eta kultura zabaltzen

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Artziniega

[Erreportajea] Artziniega museoa, 30 urte ondarea eta kultura zabaltzen

Artziniegako Museoak 30 urte bete ditu. Artea etnografia elkarteak kudeatzen du. Hasieratik, herritarrek proposatu, sortu eta garatutako proiektua da. Ideia ondare historiko, kultural eta ekologikoagatik kezkatuta zeuden gazte batzuek abiatu zuten.

Ametsa errealitate bilakatzeko auzolana erabili zuten. Horretaz gain, ordea, udalaren, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere jaso zuten.

Skalextric topaketak

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Laudio Skalextrik topaketak egingo dituzte Drumgorrin larunbat honetan.

Euskal Herriko joaldunen eguna

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Laudio

Ekainaren 29an Euskal Herriko joaldunen eguna ospatu zen Laudion. Probintzia ezberdinetako zanpantzarrak elkartu eta kalejira bateratua egin zuten herri osoan zehar.

Ojodagila Style

Erabiltzailearen aurpegia Ojodagila Magazine -Txoko   Kultura

Hemen daukazue Ojodagila taldeak egindako azken bideo klipa. Iñaki Moskosok zuzeneko saio batean abestu zuen kanta eta orain irudiak jarri ditugu. Aurtengo PIRULO TXOUan egongo da?... auskalo!!!

Fita Fik euskal soinu tresnen eskolaren matrikulazio kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Sabina   Kultura

Bideo umoretsu eta ederra sareratu dute Fita Fik-eko lagunek aurtengo matrikulazio kanpaina abiatzeko. Biba zuek!

Pablo Hasel Laudioko Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Gazte Asanblada   Kultura

Kontzertua bost zatitan banatua dago.

2. zatia ikusteko klikatu hemen. 

3. zatia ikusteko klikatu hemen.

4. zatia ikusteko klikatu hemen.

5. zatia ikusteko klikatu hemen.

Hastear

Hastear

Erabiltzailearen aurpegia Guauguau'tar Beltzi   Kultura

Alperrikako bizien jaberen kontzertua Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Gazte Asanblada   Kultura

Arespalditzako Alperrikako bizien jabe bikote akustikoak kontzertua eskaini zuen Laudioko Gaztetxean. Hona hemen kontzertuaren bideoa. Bideoa bi zatitan banatua dago. Bigarren zatia ikusteko egin klik hemen!

Kultur eta kirol programazioaren ekimen ezberdinak aurkeztu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Arrankudiaga-Zollo

Kultur eta kirol programazioaren ekimen ezberdinak aurkeztu dituzte

Urte berriaren hasierarekin, Kultura eta Kirolak lantaldeak aurtengo jarduera-programa prestatzeari ekin dio. Azaldu dutenez, dagoeneko, antolatuta dute eskiatzera joateko txangoa. Martxoaren 22an izango da, Valdezcaray edo Panticosara, eski-estazioen egoeraren arabera. Egun bakarreko irteera izango da eta aurreko urteko baldintzak eta prezioak mantenduko dira. Laster jarriko dituzte kartelak informazio guztiarekin.

Larunbatean ospatuko dituzte Urduñako Kintoak

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Urduña

Larunbatean ospatuko dituzte Urduñako Kintoak

Aurten 18 urte betetzen dituzten urduñarrek datorren larunbatean ospatuko dituzte kintoak, eta egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako.

Goizeko hamar eta erdietan emango diote hasiera egunari, ohiko kantaldiarekin. Ordu erdi beranduago elizara bertaratuko dira, mezara.

Arratsalde partean, aldiz, bertaratzen den orori zuzendutako ekintzak egingo dituzte. 18:30etatik 19:45etara haurrentzako jolasak eta txokolatada egongo dira eta 20:00ak aldera batukadaren soinuek hartuko dute Urduña, kalejiran.

"Sari asko irabazi ditut, baina ni jendearen txalo eta piropoekin geratzen naiz"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

"Sari asko irabazi ditut, baina ni jendearen txalo eta piropoekin geratzen naiz"

KASILDA MARAÑONek (Amurrio, 1948) 30 urte daramatza birziklatutako gauzekin mozorroak egiten. Lehiaketa asko irabazi ditu. Gakoa, desfilatzeari saltsa ipintzea dela dio; "jendea pixka bat zirikatzea". Aurtengo inauterietan ere bigarren saria eman diote Bilboko Konpartsek antolatutako lehiaketan banakako kategorian.

Zuretzat zer dira inauteriak? Nola bizi dituzu?