Ate irekien eguna Museoan asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kultura

Ate irekien eguna Museoan asteburu honetan

Artziniega Museoak ateak zabalduko ditu publikoarentzat domeka honetan, herri-proiektuari bizitasunez eusteko asmoz. Zapatuan Erdi Aroko krisiaren gaineko berbaldia emango du Jose Luis Urrutiak.

VII. Kanpai Kontzertua Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kultura  Amurrio Pasaden irailaren 18an Amurrioko Kanpai-Jole Elkarteak zazpigarren urtez kanpai kontzertua eskeini zuen herriko Andra Mari Elizaren aurrekaldean. Aurtengoan, adarren hotsak lagundu zuen kanpaien soinua.Bideo hau ezin izan da lehenago editatu arazo teknikoak izan direla eta.

Artziniegako Udalak udal ikastaro eta jardueretan izena emateko epea zabalduko du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kultura

Artziniegako Udalak udal ikastaro eta jardueretan izena emateko epea zabalduko du

Aurreko urteetan lez, ikastaroen eskaintza aurkeztu du Udalak kulturgintza aldizkarian. Izena emateko epea irailaren 23tik 28ra egongo da zabalik.

ARETAKO JAIAK: Asto lasterketa arrakastatsua eta jaien amaiera.

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Kultura  Laudio  Laudio: Areta

ARETAKO JAIAK: Asto lasterketa arrakastatsua eta jaien amaiera.

Etenaldi luzearen ondoren, bigarrenez egin zen atzokoan bere garaian horren fama handia jaso zuen Aretako Asto lasterketa. XXX. edizio honetako parte-hartzea ona izan dela adierazi zuten antolatzaileek, nahiz eta Aretakoak bertakoak hiru bakarrik izan. Gehien gehienak Zalla ingurukoak izan ziren, bai eta lasterketaren irabazlea ere.

Lasterketa eguerdiko ordubatak pasatxo hasi zen haur parkearen inguruko errepidean. Bi proga nagusi zituen aurtengo edizioak; lehenik sailkapenerako lasterketa orokorra, eta sailkatutakoen arteko erlojupekoa gero.

Luiaondoko aste kulturala ekimenez beteta

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Kultura  Aiara  Aiara: Luiaondo

Luiaondoko aste kulturala ekimenez beteta

Ekainaren 22an bertan hasi ziren aurtengo aste kulturaleko ekimenak, baina oraindik ere, eta astebukaerari begira, egitarau oparoaz gozatzeko aukera dugu.
Horrela, aste hasieran izandako umeentzako antzerkiaren eta San Joan suaren bueltan antolatutako ekimenen ondoren, ostirala, larunbata eta igandea jardueraz beteta ditugu.

Gaur iluntzean Dangiliske fanfarreak bertako bazterrak musikaz jantziko ditu, 21etan egingo den sardina janari bide emateko gero.
Larunbatean pilota txapelketa, herri bazkaria eta bola txapelketako maila ezberdinak lehiatuko dira bertan.

Galiziaren Eguna XXV

2010/06/16 22:00

Herriko Plaza Laudio

Ekainaren 17tik 20ra bitartean, asteburu osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira Galiziarren Etxearen eskutik

Musika, antzerki eta dantza eskola ofiziala sortzeko bidean Arte-Ón Fundazioa aurkeztu du Laudioko Santa Luzia Abesbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Christian Alemany Arteta   Kultura

Musika, antzerki eta dantza eskola ofiziala sortzeko bidean Arte-Ón Fundazioa aurkeztu du Laudioko Santa Luzia Abesbatzak

Santa Luzia Abesbatzak fundazioa sortu berri du: Arte-Ón. Proiektua herriko kultur taldeei aurkeztu asmoz sustatzaileek agerraldia egin zuten joan den larunbatean, maiatzak 15. Abesbatzeko zuzendari Felix Primok egitasmoaren nondik norakoak azaldu zituen, elkarteko kide Satur Gonzalez de Tejada eta Beatriz Zurimendi ondoan zituela. Arte-Ón fundazioa antzerkia, musika eta dantzaren inguruan lan egitera dator “Laudioko kultur bizia are eta gehiago indartzeko asmoz”.

Euskaraz jantzi da aste honetan Urduña

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria   Kultura  Urduña

Euskaraz jantzi da aste honetan Urduña

Aste honetan zehar Euskararen Astea egiten ari da Urduñan; euskararekin harremana duten hainbat jarduera antolatu dituzte, hala nola, hitzaldiak, zinema, dantzaldia....

Iragan asteazkenean, apirilak 21 haurrentzako zinema-saioa egon zen kultur etxean eta ondoren 19:00etan  "Zikoinari buruzko hainbat kontu" hitzaldia egin zen; bertan zikoinari buruzko hainbat bitxikeria azaldu zituen Ander Ros hizlariak.

Ostegunean, apirilak 22, "Euskara gure hirian: Pozaren lekukotasunetik gaur egunera" hitzaldia izan zen kultur etxean, Koldo Ulibarriren eskutik.

Gizarte Etxeko musika eskolak Euskal Herriko Kantu txapelketan hartuko du parte

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Abrisketa   Kultura  Arrankudiaga-Zollo

Gizarte Etxeko musika eskolak Euskal Herriko Kantu txapelketan hartuko du parte

Zollo eta Arrankudiagako hainbat haur eta gaztek aurtengo Euskal kantu txapelketan hartuko dute parte. Lehenengo kanporaketa, Apirilaren 24ean izango da, Ugaon (Bizkaian). Euskal kantuzaleen elkarteak edizio berezia prestatu du 25. urtemuga ospatzeko. Bertan, bai nagusiak eta baita haurrak ere data beretsuetan leihatuko dira. Kanporaketetan bi kategoriak entzuteko aukera izango den arren, kantuzaleek bi final desberdin izango dituzte gozatzeko, Barakaldo eta Gernikan. Halan da be, final horietara heltzeko bi kanporaketa gainditu beharko dituzte.