"Lehen 7 behirekin bizitzeko aukera zegoen, orain 300 behirekin irautea zaila da"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

"Lehen 7 behirekin bizitzeko aukera zegoen, orain 300 behirekin irautea zaila da"

MAURI BENGOETXEA eta IÑAKI MANDALUNIZ (Laudio) Lekanda baserriko jabeak dira eta San Blas Azokan omenduko dituzte. Ia 40 urte eman dituzte baserria kudeatzen eta iraganari zein etorkizunari buruz mintzatu dira.

Aurten San Blas Jaiak omenaldia egingo dizue, pozik?

Rol jokoen topaketak Urduñan, martxoaren 24tik 27ra

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Urduña

Rol jokoen topaketak Urduñan, martxoaren 24tik 27ra

Bilboko Abaco elkarteak ”Omicron” topaketa egingo du Urduñan martxoaren 24tik 27ra bitartean.  Jokoei buruzko jardunaldiak izango dira, rol jokoei buruzkoak batez ere. Mahai-jokoak, karta jokoak, cosplay motako mozorro txapelketak... hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute gerturatzen diren guztiek.

"24 orduko 'non-stop'a"
Antolatzaileek jakinarazi dute “24 orduko ‘non-stop’” bat izango dela, eta lo egiteko lekua ere atondu dutela, 100 pertsonentzako, “kanpoko (Bartzelona, Valladolid edota Iruñako) jendea hurbildu dadin”.

Estreinatu berri diren filmak eskaintzen saiatuko da Udala

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

Estreinatu berri diren filmak eskaintzen saiatuko da Udala

Laudioko talde-politikoek aho batez onartu zuten udal-zinemaren inguruko mozioa, asteleheneko udal osoko bilkuran, hain zuzen. EH Bilduk eta EAJk adostutako testua babestu zuten talde politiko guztiek; PSE-EEk eta Omniak prestatu zutenaren ordezkoa izan zen, alegia.

Mozioaren arabera, 2016an udal zinema programaren kontratu berria esleituko dute. Orain arte, ekimenak irizpide jakinak jarraitu ditu; balio hezitzaileak sustatzea, besteak beste.

“Hogei urte baino gehiago eman ditut Laudioko tokien izenak bilatzen eta ikertzen”

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

“Hogei urte baino gehiago eman ditut Laudioko tokien izenak bilatzen eta ikertzen”

BITTOR ARBIZU BARONAk (Laudio, 1954) Laudioko Toponimiari buruzko doktorego tesia egin du. Bihar aurkeztuko du lana bere herrian, 18:30ean Kultur Etxeko Arraño aretoan.

Lekandako baserritarrak omenduko dituzte aurtengo sanblasetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

Lekandako baserritarrak omenduko dituzte aurtengo sanblasetan

Urtero bezala, San Blas feria egingo da urtarrilaren 30ean Aldai Plazako azoka esparruan. Bertan baserritar produktuen erakusketa eta salmenta, musika, umeentzako jolasak edota kultura emanaldiak egongo dira. Alabaina, 28ko goizean Terencio IX txerria ikusteko aukera emango dute merkatuan.

Nerea Apodakak esku-hartze artistikoa egin du Lamuza Parkean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

Nerea Apodakak esku-hartze artistikoa egin du Lamuza Parkean

Nerea Apodaka artista laudioarrak Lamuza Parkean zenbait jarduera artistiko gauzatu nahi du. Hasteko, pasa den astean esku-hartzea egin zuen Musika-Etxean.

Erakunde publikoen baimenarekin, berak sortutako hainbat figura txiki itsatsi zituen; obrek begi bistan utzi duten gela baten horman, alegia.

Irudiak egiteko gai bereziak erabili zituen eta euriaren ondorioz desegin eta desitxuratu dira.

Etorkizunean esku-hartze gehiago gauzatu nahi du artista gazteak, eta horretarako SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformarekin elkarlanean arituko da.

“Amak josteko tresnak gordetzen zituen puruen kutxa batekin eraiki nuen lehen gitarra”

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Laudio

“Amak josteko tresnak gordetzen zituen puruen kutxa batekin eraiki nuen lehen gitarra”

ENDIKA USSIA APRAIZek (Laudio, 1967) puruen kaxekin kitarrak sortu eta saldu egiten ditu. Instrumentu bakoitza sorpresatzat du, noiz eta nola amaituko den ezin baita jakin: “Sekretua lan bakoitzean zeure arima jartzea da”.

Puruen kutxekin kitarrak egiten dituzu, hori da marka! Noiz, nolatan okurritu zitzaizun ideia?

“Kamara ona izatea ez da nahitaezkoa argazki on bat egiteko”

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio

“Kamara ona izatea ez da nahitaezkoa argazki on bat egiteko”

JANIRE USATEGUIk (Amurrio, 1985) argazkilari bezala egiten du lan. Aresketa Ikastolako argazki irakaslea da.

Diseinu grafikoa ikasi zenuen, baina argazkilaritzan finkatu zara.
Artearekin erlazionatutako kontuak betidanik gustatu izan zaizkit. Diseinu grafikoa egin nuenean zerbait plastikoagoa egin nezakeela ikusi nuen, baina argazkilaritzarekin lotura(1) handia zuela ohartu(2) nintzen. Gasteizen argazkilaritza ikasteko aukera zegoenez hor sartu nintzen.

Bisoi europarra berreskuratzeko kanpaina hasi da fruituak ematen

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Aiaraldea

Bisoi europarra berreskuratzeko kanpaina hasi da fruituak ematen

Bisoi europarra berreskuratzeko kanpaina hasi da fruituak ematen Aiaraldean. Hala adierazi dute Arabako Foru Aldundiko Ingurugiro Sailetik.

Bisoi europarraren presentzia areagotzeko “Life lutreola” ekimenaren partaide aktiboa da Aldundia. Proiektu horren estrategia nagusia bisoi amerikarraren populazioa txikiagotzean datza.

San Sebastian Jaiak jende ugari bildu zuen Okondon

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Okondo

Ospakizun garrantzitsua da Okondon San Sebastian Jaia. Jende ugari igo zen askaltzera eta gero, zuhaitzak moztu ostean, herrigunera jaitsi ziren jaiarekin jarraitzeko.

Argazkiak: Olaia Otaola

"Rol jokoek duela 20 urteko "kondaira beltza" galdu dute"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Urduña

"Rol jokoek duela 20 urteko "kondaira beltza" galdu dute"

JOKIN GARCIA LABORDA (Bilbo, 1978) Abaco elkarteko kidea da; martxoaren 24tik 27ra bitarte rol jokoen topaketak prestatu dituzte Urduñan.

Topaketa batzuk egingo dituzue Aste Santuan Urduñan, zeri buruz?

"Omicron" izeneko topaketa antolatuko dugu, jokoen inguruan, batez ere rol jokoen inguruan, baina ez da ekintza bakarra izango. Kartak eta mahai jokoak ere eskainiko ditugu, eta baliteke mozorroen txapelketa (Cosplay) eta horrelakoren bat egitea.

Saharako gastronomia aitzakia izan zen kulturtartekotasuna lantzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Urduña

Adi Emakume Elkarteak "Munduko janak" ekimenaren edizio berria gauzatu zuen larunbatean Urduñan. Saharar jakiak dastatu zituzten hainbat urduñarrek eta horri esker jatorri ezberdineko auzokideekin harremanetan jartzeko aukera izan zuten.

Argazkiak: Lorea Porres

"Gure txerriei bizitza duina ematen saiatzen gara; aske hazten dira"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Orozko

"Gure txerriei bizitza duina ematen saiatzen gara; aske hazten dira"

LOREA MOMEÑE (Orozko, 1979) Euskal Herriko Txorizo Txapelketa irabazi du. Sariari buruz ez ezik, txorizo eta txerrien inguruan mintzatu da.

Zer da zehazki Mungian irabazi duzun saria?

Nerbioiko ur-jausia gauez

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Urduña

Al filo de lo improbable blogeko kide batek Gorobelen, Nerbioi ibaiko ur-jausiaren ingurutan hain zuzen, egin zituen argazkiak gauez. Besteak beste, Urduña ikus daiteke.

Argazkiak: A. Pereda

Otxomaioetako kartel lehiaketa, abian

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

Otxomaioetako kartel lehiaketa, abian

Urduñako udalak Otxomaio jaiak iragartzeko kartel lehiaketa aurkeztu du. Aurtengoa 32. edizioa izango da. Lanak entregatzeko azken eguna martxoak 4 izango da.

Kartelak Herritarren Arreta Bulegoan utzi beharko dira, Kale Zaharran. Guztira hiru kategoria egongo dira, 5-9 urtekoena, 10-14 urtekoena eta helduena. Txikiek 50€ eta 40€ jasoko dituzte sari gisa, gazteek 60€ eta 40€ eta helduek 450€.